Laburpena
Arbaso hotela Donostiako erdiguneko XIX. mendeko eraikin batean dago, Kontxako badiatik 5 minutu eskasera. Establezimendu honek esperientzia paregabea eta pertsonalizatua eskaintzen die bezeroei, betiere eraikinaren arkitekturaren osotasuna errespetatuz. Zerbitzuen artean hauek nabarmentzen dira: sauna, gimnasioa, ikuztegia eta auto-aparkatzailea. Gainera, hotelaren harrera-gunearen ondoan Narru jatetxe ezaguna dago.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: goi-maiako 4 izar
Hondarribia 24, 20005 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Las líneas 9, 13, 14, 29, 33, 37, 40, 42, y 42 de la red de autobuses urbanos, operados por Dbus tienen paradas próximas al establecimiento.
- Dbus hiribus-sarearen 9, 13, 14, 29, 33, 37, 40, 42, eta 42 lineak hoteletik 250 m-ra geratzen dira.
- Gertuen dauden autobus-geralekuak “Libertad 21”, “Libertad 19”, “Libertad 15” eta "Libertad 7" hoteletik 250 m-ra geratzen dira.
- Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Gertuen dagoen Euskotren-en tren-geralekua Amarako geltokia da eta 700 m-ra dago.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Erne! Autobus-geralekuak eta -ibilbideak aldatu egin daitezke, hirigunean obrak daudelako.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak auto-aparkatzaile zerbitzua dauka.
- 2 lur azpiko aparkaleku publiko daude hoteletik hurbil: Artzain Onaren aparkalekua eta San Martin aparkalekua.
Erne! Artzain Onaren aparkalekua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude; Hondarribia kalean, adibidez, 5 leku daude Mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko aparkalekuen planoa.
- Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
- Arrapala txiki bat dago.
- 2 ate daude jarraian. Lehenengo atea eskuz irekitzen den atea da, eta 90 cm-ko zabalerako igarobide librea dago. Bigarren atea beirazkoa, lerragarria eta automatikoa da, eta 115 cm-ko igarobide librea dago.
Informazio-gunea
- Ez dago arreta-mahairik.
- Atondoan mahai luze eta baxu bat, mahai txiki bat eta aulkiak eta sofak daude.
- Harrera-guneko langileak mahai luze eta baxuan eserita daude. Mahaiak 70 cm-ko altuera du.
- Erregistroa edo check-ina bezeroak nahi duen lekuan egin daiteke.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argi egokia dute
- Eserlekuak daude harrera-gunean.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
- Igogailuko barneko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.
Komun egokituak
- Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
- 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana, -1 solairuan.
- Ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
- Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
- Konketak gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko egokituta daude, eta iturriek sentsorea dute.
- Ispiluak okertuta daude.
Logela egokitua
- Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
- Logela lehen solairuan dago.
- Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
- Logelara sartzeko, txartel bat, eskumuturreko bat edo hoteleko mugikorrerako aplikazioa erabil daiteke.
- Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Komuna zabala da: atea lerragarria da, dutxa zero kotan dago eta eserleku mugikorra du; konketak aginte bakarreko iturria dauka eta hurbiltzeko espazio librea du; ispilua okertuta dago; eta komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta beste eraisgarria.
- Logela egokituari buruzko informazioa duen tableta bat dago. Informazioa entzun edo irakurri egin daiteke.
Kafetegia
- Taberna eta Narru jatetxea jendartearentzat irekita daude.
- Harrera-gunetik eta kaletik sar daiteke.
- Harrera-gunetik tabernara eta jatetxera sartzeko espazioa zero kotan dago.
- Tabernaren eta jatetxearen artean 130 cm-ko pasabide labur bat dago, eta arrapala txiki bat dago.
- Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
- Jatetxeko mahaiek hanka bat dute erdian eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude
- Jatetxean komun egokituak daude:
- Komuneko atea eskuz irekitzen da, eta 88 cm-ko zabalerako igarobide librea dago. Kabinako atea lerragarria da, eta 80 cm-ko igarobide librea dago
- Komuneko kabinaren barruan, gurpil-aulkian doazen pertsonek 120 cm bira daitezke.
- Komunontziak euskarri-barra eraisgarria du.
- Konketa gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokitua dago, eta iturriak sentsorea du.
- Tabernan hainbat estilotako mahai eta aulkiak daude.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
- Zeliakoentzako menuak daude.
Erne! Tabernan ez dago komun egokiturik.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
Erne! Komun egokitu partekatua -1 solairuan dago.
- Logela egokitu bat.
- Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
- Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
- Igogailu irisgarria gurpil-aulkia duten pertsonentzat.
- Larrialdi egoeretarako babesgunea gurpil-aulkia duten pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuko botoiak braillen seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.