Laburpena
Urtez urte irailean egiten den Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Donostia Zinemaldia izenez ezaguna, Film-ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak emandako mailarik goreneko lehiaketa zinematografikoa da.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Data: irailaren bigarren hamabostaldia.




Ikusi informazio turistiko osoa Donostiako Zinemaldia
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Donostiako zinema-aretoetan eta antzokietan izaten dira emanaldiak. Kursaalen eta Victoria Eugenia Antzokian egiten dira galak.
Dagozkien fitxak kontsultatu, prestatuta dauden jakiteko: Kursaal Kongresu Jauregia eta Victoria Eugenia Antzokia.
Irisgarritasun fisikoa
Galaren edo emanaldiaren kokalekuak baldintzatuko du mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera.
Erne! Sarrerak aurretiaz erosi, MMP-tzako eserlekuak mugatuak direlako.
Ikusmen-irisgarritasuna
Zenbaitetan, 2 edo 3 sarrera ematen dira, eta bakoitzarekin, Zinemaldiko egitarau ofizialeko bi film ikus daitezke, zeinu-hizkuntzan eta azpitituluekin.
Erne! Programan iragartzen da. Aplikazio mugikorretik sartzen da (WhatsCine edo Audesc).
Erne! Sarrerak aurretiaz erostea gomendatzen da, emanaldi irisgarriak film ezagunenak izatean sarrerak agortu egiten direlako.
Entzumen-irisgarritasuna
Galetan normalean azpitituluak jartzen dira.
Zenbaitetan, 2 edo 3 sarrera ematen dira, eta bakoitzarekin, Zinemaldiko egitarau ofizialeko bi film ikus daitezke, zeinu-hizkuntzan eta azpitituluekin.
Erne! Programan iragartzen da. Aplikazio mugikorretik sartzen da (WhatsCine).
Erne! Sarrerak aurretiaz erostea gomendatzen da, emanaldi irisgarriak film ezagunenak izatean sarrerak agortu egiten direlako.