Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Ondarretako hondartza hiriaren mendebaldean dago, Igeldo mendiaren babesean eta Miramar Jauregiaren oinean, Kontxako badian bertan. Hiriko hiru hondartzetan ezagunena da, eta, horregatik, perfektua da familiarekin eta haurrekin joateko. Hainbat zerbitzu ditu: hondartzako haur-parkea, 2 taberna-txosna; piraguak alokatzeko zerbitzua; komun publikoak; aldagelak; iturriak; sorosle- eta zaintza-zerbitzua; eguzki-oihalen, itzalkinen eta karpen alokairua; kirol-instalazioak; etab.

Bestalde, udan, txirristak eta tranpolinak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan, uretan primeran pasatzeko guztiz aproposa.

Datu orokorrak

Playa de Ondarreta, San Sebastián, Gipuzkoa

Informazio gehiago

Doako sarrera.
Dutxara eta kabina kolektiboetara sarrera 1,60 €.

Ordutegia

  • Ekaina-iraila: 9:00etatik 20:00etara.
  • Uztaila-abuztua: 9:00etatik 20:30etara.
  • Apirila-maiatza-urria: 10:00etatik 18:00etara.
  • Gainerakoan, 10:00etatik 17:00etara.
Playa de Ondarreta
Playa de la Concha
Ondarretako hondartza

Ikusi informazio turistiko osoa Ondarretako hondartza

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Komunak: 11 (komun egokitu bat).
  • Pixalekuak: 4
  • Dutxak: 32 (ur beroarekin) + 1 dutxa mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
  • Leihatilak: 214
  • Toallak aloka daitezke.
  • Botikina du.
  • Hondartza-sasoian, ekainaren 1etik irailaren 30era, sorospen-zerbitzua dago.

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 16, 25, 27, 33, 40, 43 eta 45 lineak geratzen dira hondartzatik gertu.
  • Hondartzatik gertuen dagon autobus-geralekua "Zumalakarregi 8" da. 70 m-ra geratzen da establezimendutik gertu.
  • Autobus-geralekuetatik hondartzarako ibilbidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

      • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude hondartza inguruko kaleetan.
      • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
      • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
      • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.

Sarbidea

      • Hondartzak sartzeko arrapalak ditu.

Komun egokituak

      • Komun eta dutxa egokituak daude.

Barruko zirkulazioa

Udan, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako pasabidea jartzen dute.

Erne! Pasabidea ez da itsasertzeraino iristen.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

      • Komun, kabina eta dutxa egokituak.
      • MMP-tzako plazak, inguruetan.
      • Oztoporik gabeko sarbidea.

Erne! Hondartza partzialki prestatuta dago bertatik zirkulatzeko.

Ikusmen-irisgarritasuna

      • Ohartarazpen garrantzitsuak megafonia bidez.

Entzumen-irisgarritasuna

    • Sorospen-zona ez dago indukzio magnetikoko begiztaz hornituta.
    • Ezta jarraibiderik edo informaziorik ere, zeinu-hizkuntzan.