Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Eduardo Chillida eskultorearen obra eta bizitza barne hartzen dituen tokia da Chillida Leku. “Zabalaga” baserriak eta lorategiak eratzen dute. Museo berdingabea da, artelan bikain baten gisa eraikitakoa. Artearen eta naturaren arteko fusioa da. Eskulturak paisaian txertatuta daude, eta badirudi betidanik izan direla haren parte. Lorategiak 11 hektareako hedadura du, eta pagondo, harizti eta magnoliekin batera altzairuzko eta granitozko 40 eskultura monumental baino gehiago ikus ditzakegu, ingurunearekin armonia perfektuan. Obrak monumentalak badira ere, museoa gizakiaren eskalan eginda dago, artistak eskala hori erabiltzen baitzuen beti, gizakia hartuta lanerako neurritzat.

Museoa espazio ireki zabal bat da, eta era askotan zeharka daiteke, ez baitago ibilbide bakarra.

Aparkalekua, kafetegia eta denda ditu.

Datu orokorrak

Jauregi Auzoa 66. Hernani 20120 Gipuzkoa.

www.museochillidaleku.com

+34 943 335 963

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Apirila-iraila, 10:00etatik 20:00etara. Azaroa-otsaila, 10:00etatik 18:00etara. Martxoa eta urria, 10:00etatik 19:00etara. Astearteetan itxita dago asteko atsedenaldiagatik. Azarotik otsailera asteazkenetan ere itxita egoten da.

Prezioak

  • Helduentzako sarrera: 14€, eta bisita gidatuarekin, 18€
  • 8 urtez azpiko haurrentzako sarrera: doan.
  • 18 urtez azpikoentzako, desgaituentzako eta langabeentzako sarrera: 7 €, eta bisita gidatuarekin, 10 €
  • 65 urtetik gorakoentzako eta ikasleentzako sarrera: 10 €, eta bisita gidatuarekin, 16 €
  • 10 pertsonatik gorako taldeentzako sarrera: 10€, bisita gidatuarekin, kontsultatu.

icon twitter icon facebook icon instragram

Logo Chillida Leku
Chillida Leku
Chillida Leku
Chillida Leku
 
Chillida Leku
 

Ikusi informazio turistiko osoa Chillida Leku-ko

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Lurraldebus hiriarteko autobus-sarearen BU05 linea museotik 50m-ra gertu geratzen da. Autobus geldieratik museora iristeko errepide azpiko ibilbidea erabili behar da, eskailera edo ranparen bitartez.
  • Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.lurraldebus.eus
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta museoaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Museoak aparkaleku pribatua du.
  • 2 plaza erreserbatu ditu mugikortasun murriztua dute pertsonentzat.
  • Neurriak: 3,0m x 6,0m.

Sarbidea

  • Museoak sarbide nagusia du.
  • Gidaridun ate automatikoak > 90 zentimetroko igarobide librea du.
  • Atearen albo banatan 1, 50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.
  • Tornuak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Sarrerako atea beirazkoa da eta seinaleztapen-marrak ditu.

Informazio-gunea

  • Erakusmahaia 2 alturatan antolatuta dago eta toki librea du gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Webean informazioa dago eta sarrerak eros daitezke: www.museochillidaleku.com

Komun egokituak

  • Museoan, komunen tokian, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

Museoaren ibilbidea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.

Erne! arrapalek % 7-ko malda daukate.

Zona batzuek zoladura irregularra dute.

Erne! museoko zonaren batean argi gutxi dago.

Baserrira sartzeko eskailerak eta jasogailua daude.

Erne! Baserriko bigarren solairura igotzeko jasogailua dago. Neurri hauek ditu: 1,17 m-ko hondoa x 86 cm-ko zabalera.

Erne! Ibilbidean, aireko trabak daude, hala nola 2,20 metrotik behera irtenguneak dituzten beira-arasak.

Denda eta kafetegia

  • Dendan, 2 alturatan antolatutako erakusmahaia dago.
  • Kafetegi irisgarria.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • MMP-tzako aparkalekuak.
  • Sarbide eta zirkulazio bertikala eta horizontala prestatuta daude.

Erne! Baserriko bigarren solairura igotzeko jasogailua dago. Neurri hauek ditu: 1,17 m-ko hondoa x 86 cm-ko zabalera.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Lorategiko eskulturak uki daitezke, eta batzuetara sartzeko aukera ere badago.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.