Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako Aquariuma kaian dago, hirigunetik minutu gutxi batzuetara, Alde Zaharraren aldamenean. Hiriko leku bereizgarrienetako bat da eta eskaintza gastronomiko zabala du.

Eraikin enblematiko hau 1928koa da, eta 3 solairutan banatzen da. 0. solairuan, harrera-tokia, leihatilak, zaindegia eta oroigarrien denda daude. Lehen eta bigarren solairuetan, Gipuzkoako itsas ondarea nagusitzen da. Benetako bale baten hezurdura mirets daiteke, eta, horrez gain, espezie tropikalak,360 ºko tunel famatua eta Kantauri itsasoko 200 espezie baino gehiago ikusteko aukera dago.

Gainera, ekitaldietarako entzunaretoa du.

Datu orokorrak

Carlos Blasco Imaz, 1. San Sebastián 20003 Gipuzkoa.

www.aquariumss.com

+34 943 440 099

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Negua (urritik Aste Santura): Lanegunetan, 10:00etatik 19:00etara, eta asteburu, jaiegun eta zubietan, 10:00etatik 20:00etara. Leihatila ordubete lehenago ixten da beti.

Prezioak

  • Helduak: 13€
  • 4 urtez azpiko haurrak: doan
  • 4 urtetik 12 urteraino haurrak: 6,5 €
  • Pentsiodunak, desgaituak, langabeak eta ikasleak: 9 €
  • Familia ugariak: 38 €.

icon twitter icon facebook icon instragram

Logo Aquarium

Ikusi informazio turistiko osoa Aquarium-eko

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Aquariumetik gertu, Boulevarda dago (500 m), eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude.
  • Beste batzuen artean, 5, 25, 16, 21, 26, 28, 8 eta 13 lineak.
  • Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan: iOS (Deskargatu), Android (Deskargatu), eta Windows (Deskargatu).
  • Museotik 500 metrora taxi-geralekua dago, Boulevardeko autobus-geralekuen aldamenean.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Museotik gertu, Pasealeku Berrian, 2 plaza erreserbatu daude.
  • Neurriak: 3,0m x < 6m.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Museotik 500 metrora aparkaleku publikoa dago.
  • Aparkaleku publikoetan MMP-tzako plazak daude, ordainpean.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, taxi- eta autobus-geralekuen, MMP-tzako 2 plazen eta inguruko aparkaleku publikoen artean.

Sarbidea

  • Aquariumak sarbide nagusia du.
  • Gidaridun ate automatikoa > 90 cm-ko igarobide librearekin.
  • Eskailerak, arrapala edo plataforma jasotzailea erabil daitezke sartzeko.

Erne! Arrapalak % 8 baino malda handiagoa du.

Informazio-gunea

  • Erakusmahaia 2 alturatan antolatuta dago eta toki librea du gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Erakusmahaia begizta magnetikoz hornituta dago.

Komun egokituak

  • Aquariumean, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa < 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

  • Museoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria, eta pare bat irtengune ibilbidean zehar.
  • Mailen arteko desberdintasun homogeneoak < % 8 maldako arrapalekin.
  • Igogailuak daude.
  • Ibilbidearen parte batean eskailerak daude, baina plataforma jasogailua erabiltzeko edo igogailura bueltatzeko aukera dago.

Erne! Aquariumeko zona askotan argi gutxi dago.

Denda

  • Ate automatikoa 0 kotan, atearen zabalera > 90cm.
  • Erakusmahaia ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Barrutik zirkulatzeko ez dago oztoporik, eta biraketa-erradioa 150 cm-tik beherakoa da.
  • Nahiko ondo argiztatuta dago.

Zaindegi-zerbitzua

  • Museoak txanponekin funtzionatzen duten leihatilak ditu.
  • Sarrera 0 kotan eta < 90cm zabalerako igarobide librea.
  • Biraketa-erradioa < 1,50m.
  • Leihatilak lurzorutik 80 cm-ra daude.
  • Nahiko ondo argiztatuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Igogailuaren barruko zein kanpoko botoiak goi-erliebean eta braillen daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.
  • Zona batean, urmaeleko elementuak uki daitezke: itsas izarrak, trikuak, etab.
  • Museoak audiogida-zerbitzua du, ordainpean.
  • Ukitzeko erreplikak ere baditu, aurretiaz eskatuta.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Arreta emateko eta sarreren salmentarako erakusmahaia indukzio magnetikoko begiztaz hornituta dago.