Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako Artzain Onaren katedralak 4.000 pertsonentzako tokia du. 1897an inauguratu zen eta 1953an eman zioten katedral-kategoria. Manuel de Echave arkitekto donostiarraren obra bat da.

Estilo neogotikoko eliza honek 1.915 metro karratuko azalera du, eta latindar gurutzearen oinplano laukizuzen eta simetrikoan 3 nabe, trantseptua eta presbiterioa ditu. Igeldoko harrobietatik ekarritako hareharriz eraikita dago, eta beirateez gain beste apaingarri asko ditu.

Datu orokorrak

Plaza Buen Pastor S/N. San Sebastián 20006 Gipuzkoa.

+34 943 285 000

Astelehena –ostiralera, 8:30etatik 12:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan, gurtza-ordutegian.

Doako sarrera.

Catedral del Buen Pastor

Ikusi informazio turistiko osoa Artzain Onaren Katedrala

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen linea asko geratzen dira katedraletik gertu.
  • Adibidez, 5, 25, 40 eta 45 lineak San Martin kalean geratzen dira, eta 21, 26 eta 28 lineak, berriz, Urbietan.
  • Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan: iOS (Deskargatu), Android (Deskargatu), eta Windows (Deskargatu).
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta katedralaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude katedralaren inguruan.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kaleano MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Inguruetan, aparkaleku publikoak daude. Artzain Onaren eta San Martin aparkalekuak. Lehena ez dago oso prestatuta; bai, ordea, bigarrena.
  • Aparkaleku publikoetan MMP-tzako plazak daude, ordainpean.

Sarbidea

  • Katedralak sarbide nagusia du.
  • Arrapala eta eskailerak daude ateraino.
  • Eskuzko atea > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
  • Atearen albo banatan 1,50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.

Erne! Atea astuna da.

Komun egokituak

  • Katedralaren albo batean, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan barra finkoa dago.

Barruko zirkulazioa

  • Katedrala prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Sartzeko eskailerak eta arrapalak ditu.

Erne! Ez dago ondo argiztatuta.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Partzialki egokitutako komun publikoak.
  • MMP-tzako plazak, inguruetan.
  • Oztoporik gabeko sarbidea eta zirkulazio bertikal eta horizontala.

Ikusmen-irisgarritasuna

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.