Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako hirigunean kokatutako aparkaleku publikoa, Artzain Onaren katedralaren ondoan.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
  • Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
  • Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.

Sarbidea

Aparkaleku publikoa -1 eta -2 solairuan dago.

Oinezkoen lau sarbide ditu, eskaileretatik.

Erne! Ez dago igogailurik. Aparkalekua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.

  • Eskaileren atzean aparkalekura sartzeko bi ate daude. Ateen erlaitzetan 2 cm-ko bi eskailera-maila daude.
  • Ateek 0,74m-ko zabalerako igarobidea dute.
  • Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.

MMP-tzat lekuak

MMP-tzat erreserbatutako 2 leku daude San Martin kaletik sartzeko bidearen aldamenean, eta horiek dira Urbieta kaletik hurbilen daudenak. -1 solairuan daude.

  • Aparkaleku batek 3,10m x 4,90m neurtzen ditu.
  • Eta besteak 3,30m x 4,90m.

Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

  • Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
  • Webgunearen bidez: www.donostia.eus/

Komun egokituak

Erne! Ez dago.