Laburpena
Eureka! Zientzia Museoa Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian. Museo interaktiboa da eta informazioa modu erakargarrian aurkezten du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.
Eureka! Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.
Zentroak erakusketa iraunkor bat du, gaikako 8 aretotan banatutako 172 modulu interaktibo baino gehiagorekin; 3 d planetariuma 140 lagun hartzeko prestatua, astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko; astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean); Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean); animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena); hegaldien, errusiar mendien, Moto GP eta 1 formulako simulagailuen zona ludikoa; eta, Animalia, ekosistema desberdinak eta haietan bizi diren animaliak ikusteko gunea.
Kanpoko lorategietan, Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak daude.
Azkenik, kafetegia, denda, leihatila-zerbitzua eta doako aparkalekua ditu.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Paseo Mikeletegi, 43. San Sebastián 20009 Gipuzkoa.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
10:00 – 19:00 (11:00 – 20:00 asteburuak)
Prezioak
- Museora sartzeko tarifa orokorra: Helduak 10 € eta 3 urtetik beherakoak doan. Tarifa murriztua, 7€
- Museoko tarifa eta ordutegiei, 2d/3d planetariumari eta animaliara bisita gidatuei buruzko informazio gehiagorako, bere webgunea bisitatu.
Ikusi informazio turistiko osoa Eureka! Museoa
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 17 eta 28 lineak geratzen dira 80-ra museotik gertu.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta museoaren artean.
MMP-tzako aparkalekuak
- Museoan, aparkaleku pribatua dago.
- 2 plaza erreserbatu daude mugikortasun murriztua dute pertsonentzat.
- Neurriak: 3,0m x < 6m.
Sarbidea
- Museoak sarbide nagusia du.
- Gidaridun ate automatikoak > 90 zentimetroko igarobide librea du.
- Atearen albo banatan 1, 50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.
- Tornuak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.
Erne! Atea beirazkoa da, eta ez dago seinaleztapen-marrarik.
Informazio-gunea
- 2 garaierako erakusmahaia eta toki librea gurpil-aulkian doazenentzat.
- Webean informazioa dago eta sarrerak eros daitezke: www.eurekamuseoa.eus
Komun egokituak
- Museoaren bi solairuetan, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
- Ateak 90 cm-ko igarobide librea du.
- Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
- Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
Barruko zirkulazioa
- Museoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Desnibel homogeneoak < % 8 maldako arrapalekin.
- Eskailerak eta arrapalak daude.
Erne! museoko zonaren batean argi gutxi dago.
Erne! Ibilbidean zehar, aireko trabak daude, hala nola 2,20 metrotik behera irtenguneak dituzten beira-arasak.
Zaindegi-zerbitzua
- Museoan leihatilak daude.
- Armairuak hainbat alturatan antolatuta daude.
- Nahiko ondo argiztatuta dago.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Planetariumak MMP-tzako 4 plaza ditu.
- Komun egokituak.
- MMP-tzako aparkalekuak.
- Oztoporik gabeko sarbidea eta zirkulazio bertikal eta horizontala.
Erne! Simulazioko zona ez dago prestatuta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Animaliara bisita gidatua egin daiteke, ordainduta, eta animaliaren bat ukitu.
- Museoko lorategietako ondare-eraikinen maketak ere uki daitezke, bisita gidatuarekin halaber.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.