Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako Tranbia Konpainiak, Donostiabus edo Dbus izen komertzialaren pean, Donostiako garraio publikoa kudeatzen du. Ekitaldi- eta futbol-partiduetan zerbitzu berezia ematen du, eta ostiral, larunbat eta jaiegunetan gaueko zerbitzua ere bai.

Datu orokorrak

Calle Fernando Sasiain, 7. Donostia 20015 Gipuzkoa.

www.dbus.eus

+34 943 000 200

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Hemen daude tarifak:  www.dbus.eus

Bezeroari arreta: Lan egunetan: 08:00 - 20:00 eta larunbatak: 09:00 - 13:00.

Pertsona itsuen eta gurpil-aulkian doazenen kasuan, laguntzaileak doan bidaia dezake. Laguntzaileak autobus-gidariari laguntzaile-txartela eskatu behar dio.

icon twitter icon facebook icon instragram

Logo Donostiabus

Ikusi informazio turistiko osoa Dbus

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-guneak

  • Geralekuetan informazio-panelak daude, linea eta ordutegiekin.
  • Horietako askok panel elektroniko edo pantaila bat daukate, denbora errealean helmugen berri emateko.
  • Autobus-geraleku batzuetan, panel elektronikoak beharrean, iritsierak kontsultatzeko QR kodeak daude.

Informazioa webgunean dago eskuragarri: www.dbus.eus

Edo Dbus aplikazioan.

MMP-tzako eserlekuak

Konpainiako autobus guztiek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako eserlekuak dituzte. Multzo horren barruan daude adindunak, lesio fisikoengatik mugikortasun-arazo iraunkorrak edo behin-behinekoak dituztenak, desgaitasun sentsorial edo organikoren bat dutenak, laguntza-txakurrak darabiltzatenak eta haurdun dauden emakumeak.

Geltoki horien alboan dago geratzeko botoia.

Laguntza-txakurrak

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Konpainiako autobus guztietan zorua baxua da, zailtasunik gabe igo eta jaisteko.
  • Flota guztiak arrapalak ditu gurpil-aulkia edo eskorga behar duten erabiltzaileek era autonomoak erabil ditzaten autobusak.
  • Autobusek nahiz mikrobusek gurpil-aulkian doazen pertsonentzako edo haurtxo-aulkientzako plataforma bat dute. Plataforma horrek segurtasun-uhalak ditu, erosotasunez eta segurtasunez bidaiatzeko, eta makina bidez baliozta daitekeenez txartela, ez dute aurrealdera joan beharko bidaia ordaintzeko.
  • Plataforma horretan, bi leku egon ohi dira erabilgarri, gurpil-aulkientzat edo haurtxo-aulkientzat. Mikrobusetan, leku bakarra.

Ikusmen-irisgarritasuna

Soinu bidezko informazioa, erabiltzaileak hala eskatuta:

  • Geralekura iristen den autobus-linearen zenbakia eta helmuga jakinarazten ditu.
  • Geralekuetako panel elektronikoek informazioa ematen dute autobus-lineari, iritsi arte falta den denborari eta helmugari buruz.
  • Autobus barruan, hurrengo geltokiaren izena iragartzen da.

Erne! Bidaiariek urrutiko agintearekin eskatu behar dute soinu-informazioa. Aginte hori ONCEn edo Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan eskura dezakete.

Erne! Dbus markesinetako paneletan eta autobusetan soinu-abisuak aktibatzeko erabiltzen den aginte berdinarekin, Donostiako semaforo soinudunak aktiba daitezke.

Boulevardeko 8. zenbakiko Turismo Bulegoan eta ADIFen eta RENFEren San Sebastián-Donostia geltokiaren aldameneko turismo-bulegoan eskura daitezke aginteak, fidantza ordainduta.

Autobusaren barne-megafoniaren kasuan (hurrengo geraldia iragartzea), bidaiariek aktiba dezala eska diezaiokete gidariari.

Erne! Informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago.

  • Gelditzeko botoiek "s" letra daramate braillean.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ibilgailu guztiek pantailak dituzte, eta denbora errealean informazioa ematen dute autobus-ibilbideari, hurrengo geraldiei eta linea horrekin konexioa duten beste linea batzuei buruz.
  • Markesina askotan, gainera, pantailek autobusa iristeko zenbat falta den adierazten dute.
  • Informazioa elebiduna da: euskaraz eta gaztelaniaz.