Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Nor gara eta zer helburu lortu nahi ditugu?

Webgunearen administratzailea da DONOSTIA SAN SEBASTIÁN TURISMOA, Donostiako turismoa kudeatzeaz arduratzen den udal-erakundea. Ahalik eta pertsona gehiagok erabiltzeko diseinatuta dago eta hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa ematen du.

Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa

Webguneak turismo-baliabide bakoitzaren irisgarritasunari buruzko informazio praktikoa eta eguneratua biltzen du. Gidaren helburua informazioa eta orientazioa ematea baino ez da, eta ez da inolaz ere irisgarritasun-diagnostiko zorrotza egiten duen tresna.

Zenbait baliabidetan, irisgarritasunari buruzko atalak falta dira (fisikoa, entzumenari edo ikusmenari lotutakoa edo kognitiboa), oraindik ez baitago horri buruzko informaziorik. Dena dela, tresna martxan dagoenez, sortzen den informazio berriarekin elikatu, eta baliabide berriekin osatzen joango da.

Etorkizunean, Euskadiko turismo-irisgarritasunaren zigiluak informazioa emango du ostatuen eta jatetxe-ostalaritzako baliabideen irisgarritasunari buruz. Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saila, BASQUETOUR Turismoaren Euskal Agentziaren lehiakortasun-sailaren bitartez, Euskadiko turismo-irisgarritasunaren eredua ezartzen ari da ostatuetan, jatetxeetan, interpretazio-zentroetan eta turismo-bulegoetan.

Webgune honen edukia prestatuta dago

Webgunearen egituraren, menuaren eta edukien bidez ahalbidetu nahi da:

  • % 300eraino hurbiltzea arazorik gabe.
  • Webaren gehienean teklatu bakarrarekin nabigatzea.
  • Webaren gehienean ahotsa errekonozitzeko softwarearekin nabigatzea.
  • Webaren gehienean pantaila-irakurgailua erabiltzea (JAWS, NVDA eta VoiceOver bertsio berrienak).
  • Nabitzaileen azken bertsioak erabiltzea. Weba ez dago Internet Explorer 9 eta aurreko bertsioentzat diseinatuta.

Atal hauek ez daude prestatuta

Honako edukia prestatu gabe dago:

  • Google-mapak.
  • Mapen argazkiak.
  • PDF deskargagarriak.

Nola eska dezakezu edukia formatu irisgarrian?

Informazioa beste formatu batean behar baduzu, jarri gurekin harremanetan:

  • Edukiaren web-helbidea (URL).
  • Zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa.
  • Formatu-mota zehaztu: audio-artxiboa, braillea, BSL edo letra handia, prestatutako PDFa.

Ahalbidetuko dizugu, ahal dugun neurrian...

Nola probatuko dugu webgunea?

Webgune honen edukiak, 2020ko apirilean argitaratuak, 2.1 Web Edukiaren Irisgarritasuneko Jarraibideak (WCAG) betetzen ditu, AA mailan. Edukiaren parte batek AAA maila betetzen du, neurri batean.

Webaren irisgarritasun-arazoen berri ematea

Jarri gurekin harremanetan orrialde honetan jasotakoez aparte beste arazorik antzematen baduzu edo irisgarritasun-baldintzak betetzen ez baditugu.

E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..

Lagun iezaguzu orrialdea hobetzen

Bidal iezazkiguzu ideiak, iradokizunak eta oharrak posta elektronikoz.

E-maila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..