Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Zurriolako hondartza Gros auzoan dago, Kursaal kuboen eta Ulia mendiaren artean. Zurriolako hondartzaren osagai nagusiak dira olatuak, surfa eta gazteak. Izan ere, Donostian, mugimendurik handiena duen hondartzan da, eta surf-giroa du bereizgarritzat. Mundu osoko surflarien eta gazteen helmugarik gustukoena da, laurogeita hamarreko hamarkadan berritu zutenetik.

Zurriolan, txapelketa asko antolatzen dira, surf- eta boleibol-ikastaroak ematen dira eta futbol-edo pala-partiduak ere jokatzen dira.

Datu orokorrak

San Sebastián, Gipuzkoa

Informazio gehiago

Doako sarrera.
Dutxara eta kabina kolektiboetara sarrera 1,60 €

Ordutegia

  • Ekaina-iraila: 9:00etatik 20:00etara.
  • Uztaila-abuztua: 9:00etatik 20:30etara.
  • Apirila-maiatza-urria: 10:00etatik 18:00etara.
  • Gainerakoan, 10:00etatik 17:00etara.
Playa de Zurriola
Playa de la Concha
Zurriola hondartza

Ikusi informazio turistiko osoa Zurriolako hondartza

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Komunak 4 (egokitutako 1)
  • Pixalekuak: 7
  • Dutxak: 24 (ur beroarekin) + 1 dutxa gurpil-aulkian doazen erabiltzailearentzat.
  • Leihatilak: 536
  • Toallak aloka daitezke.
  • Botikina du.
  • Hondartza-sasoian, ekainaren 1etik irailaren 30era, sorospen-zerbitzua dago.

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 8, 17, 40 eta 41 lineak geratzen dira hondartzatik gertu.
  • Hondartzatik gertuen dagon autobus-geralekua "Zurriola" da. 250 m-ra geratzen da establezimendutik gertu.
  • Autobus-geralekuetatik hondartzarako ibilbidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude hondartza inguruko kaleetan.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • MMP-tzako plazak daude Kursaal aparkalekuan. Informazio gehiagorako, kontsultatu fitxa: Kursaal aparkalekua.

Sarbidea

  • Hondartzak sartzeko arrapalak ditu.

Komun egokituak

  • Komun eta dutxa egokitua ditu.

Barruko zirkulazioa

Hondartzan, pasabide prestatuak daude mugikortasun murriztua dute pertsonentzat.

Erne! Pasabideak ez dira itsasertzeraino iristen.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun, kabina eta dutxa egokituak.
  • MMP-tzako plazak, inguruetan.
  • Oztoporik gabeko sarbidea.

Erne! Hondartza partzialki prestatuta dago bertatik zirkulatzeko.

Ikusmen-irisgarritasuna

Entzumen-irisgarritasuna

  • Sorospen-zona ez dago indukzio magnetikoko begiztaz hornituta.
  • Ezta jarraibiderik edo informaziorik ere, zeinu-hizkuntzan.