Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

San Vicente Eliza Donostiako Alde Zaharrean dago. Hiriko elizarik zaharrena da. XVI. mendearen lehen erdian eraiki zen, eta estilo gotikoa nagusi bada ere, arte erromanikoaren erretaularik garrantzitsuenetako bat dauka, Ambrosio de Bengoechea eta Juan de Iriarte egileen obra.

Datu orokorrak

Ikusi informazio turistiko osoa San Bizente eliza

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak elizatik 500 m-ra geratzen dira.
  • Elizatik gertuen dauden autobus-geralekuak "Boulevard Zumardia 19", “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” dira.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Taxi-geralekua dago Boulevardeko autobus-geralekuen aldamenean.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, taxi- eta autobus-geralekuen eta elizaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude 400 metrora.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Gertu, aparkaleku publikoak daude: Boulevard, Kontxa eta Okendo.
  • Aparkaleku publikoetan MMP-tzako plazak daude, ordainpean.

Sarbidea

  • Elizaren sarrera nagusia zero kotan dago.
  • Eskuzko atea > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
  • Atearen albo banatan 1, 50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.

Erne! Ate astuna.

Ordezko sarbidea du eskuinaldean, eskailera-mailarekin.

Komun egokituak

Erne! Ez dago komunik.

Barruko zirkulazioa

  • Eliza prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Mahaitxo bat dago liburuxkekin.

Erne! Ez dago ondo argiztatuta.

Erne! Korridoreetan estuguneak daude.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

Ikusmen-irisgarritasuna

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.