Laburpena
Aparkalekua Kontxako hondartzaren ondoan dago. Perfektua da, besteak beste, hirigunea, Kontxako pasealekua, hondartza, Hegalak kirol-zentroa eta La Perla Talaso Sport Zentroa bisitatzeko.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Plaza de Cervantes, S/N. 20004 Donostia.
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ordutegia: 24 ordu.
Tarifak: www.donostia.eus
Gehienezko garaiera: 2,20m.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Boulevard oinez metro gutxira dago, eta hainbat Dbus linea eta taxi-geralekua ditu.
- Metro gutxira ere, Londres Hoteleko hiribus-geltokia eta Askatasunaren hiribideko taxi-geralekua daude.
- Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin
- Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.
- Autobus eta taxi geralekuetatik aparkalekura joateko bideak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
Sarbideak
Aparkaleku publikoa -1, -2 eta -3 solairuetan dago.
- Oinezkoentzako 3 sarbide ditu, eta denetan daude eskailerak eta igogailua.
- Solairu guztietako sarbideek 2 suhesi-ate dituzte, eta zabalik egoten dira une oro.
- Ateak 0,90m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
- Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
- Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
Igogailua
Hiru igogailu berdin daude.
- Igogailuak 1,40 x 1,10m-ko neurria du.
- Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
- Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.
- Ispilua dauka.
MMP-tzat lekuak
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 18 leku daude.
- Oinezkoentzako sarbideen igogailuen ondoan daude denak.
- Neurriak.
- Andia kaletik sartzeko bidea: 3,80m x 5,0m-ko 2 leku.
- Hiribidetik sartzeko bidea: 3,60m x 5,0m-ko 8 leku.
- Hondartzara sartzeko bidea: 3,60m x 5,10m-ko 8 leku.
- MMP-tzako lekuak daude.
- Atzealdetik edo albotik sartu behar da ibilgailura.
- Batzuetan, sarbidea oztopatzen duten zutoinak daude.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.
Informazio-gunea
- Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
- Informazio-gunea -1 solairuan dago, sarrera nagusi irisgarriaren aldamenean.
- Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
- Makinetan interfonoa dago.
Egokitutako komunak
Emakumeentzako eta gizonentzako komun publiko egokitu bana dago. -1 solairuan daude, sarrera nagusiaren aldamenean eta 1,52m x 2,34m-ko kabina dute.
- Ateek 0,90m-ko zabalerako igarobidea dute.
- Transferentzia-barrak dituzte, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
- Aparkalekuko txartela behar da sartzeko.