Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

San Telmo Museoa Alde Zaharrean dago, XVI. mendean domingotarren komentu izandako eraikin zoragarri batean. Garai batean artilleriako kuartela zen, eta udal-museo bihurtu zen XX. mendean.

2011n, museoak birgaitu eta zabaldu egin zituen Errenazimenduko klaustroa, Josep M. Sert artista katalanaren mihiseez apaindutako eliza zaharra eta gainontzeko gelak, eta, aldaketa sakon baten ostean, euskal gizartearen eta kulturaren museo bihurtu zen.

Datu orokorrak

Plaza Zuloaga 1, 20003 Donostia / San Sebastián Gipuzkoa.

www.santelmomuseoa.eus

+34 943 481 580 / +34 943 481 561 (Talde-erreserbak telefonoz egin daitezke, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara)

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Irekita: asteartetik igandetara eta astelehen jaiegunak. Itxita: jai ez diren astelehenetan, urtarrilaren 1ean eta 20an, eta abenduaren 25ean.

  • Neguko ordutegia (azaroaren 1etik -martxoaren 24ra): 10:00etatik 19:00etara
  • Udako ordutegia (martxoaren 26tik-urriaren 31ra): 10:00etatik 20:00etara
  • Ordutegi murriztua: abenduaren 21, 24 eta 31ean: 10:00etatik 14:00etara.

Prezioak

  • Sarrera orokorra: 10€
  • Ikasle txartela, Gaztetxartela, 65 urtetik gorakoak, familia ugariak, gutxienez 10 laguneko taldeak: 4€
  • 25 urtetik beherakoak, langabezia egoera legalean dauden pertsonak, irakasleak, ICOM txartela, ¡tTurismo-gida ofizialak, hedabideetako profesionalak, desgaitasuna duten pertsonak eta horiez osatutako taldeak (languntzaileek ere, beharrezkoa duten kasuetan), gizarte bazterketa jasateko arriskua duten pertsona taldeak: doan.
  • Astearte guztietan, eta 05/18an: doan.

icon twitter  icon facebook 

Logo Museo San Telmo
Museo San Telmo
Museo San Telmo
Museo San Telmo
 
Museo San Telmo
 

Ikusi informazio turistiko osoa San Telmo-ren museoa

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Museotik gertu, Boulevarda dago (550 m), eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude.
  • Beste batzuen artean, 5, 25, 16, 21, 26, 28, 8, 9 eta 13 lineak.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Museotik 550 metrora taxi-geralekua dago, Boulevardeko autobus-geralekuen aldamenean.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- geralekuen eta museoaren artean.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Museoak ez du aparkaleku pribaturik.
  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude kalean, museotik gertu.
  • Neurriak: 3,0m x 6,0m.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Aparkaleku publikoa dago museotik 550 metrora.
  • Aparkaleku publikoetan MMP-tzako plazak daude, ordainpean.

Sarbidea

  • Museoak sarbide nagusia du.
  • Gidaridun ate automatikoak > 90 zentimetroko igarobide librea du.
  • Atearen albo banatan 1,50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.

Erne! Sarrerako errotuluak kontraste gutxi du.

Informazio-gunea

  • Erakusmahaia 2 alturatan antolatuta dago eta toki librea du gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Informazio gehiago: www.santelmomuseoa.eus

Komun egokituak

  • Museoko solairu guztietan, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Ateak 90 cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

  • Museoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Igogailua dauka.

Erne! Museoko zonaren batean argi gutxi dago.

Erne! 1.solairuan 2 arrapala handi daude; alabaina, ez dago seinalerik, ezta eskudelik ere.

Igogailua

Bi igogailu daude.

Dorreko igogailuak 120 cm x 120 cm neurtzen ditu.

  • Ateak 90 cm-ko igarobide librea du.
  • Igogailuaren barruko zein kanpoko botoiak braillen daude.
  • Soinudun abisua.

Igogailu nagusiak 120 cm x 140 cm neurtzen ditu.

  • Ateak 110 cm-ko igarobide librea du.
  • Igogailuaren barruko zein kanpoko botoiak braillen daude.

Kafetegia

  • Kafetegia irisgarria.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokituak.
  • MMP-tzako plazak, inguruetan.
  • Sarbide eta zirkulazio bertikala eta horizontala, oztopo arkitektonikorik gabe.
  • Aulki tolesgarriak daude ibilbiderako.
  • Bi Gurpil-aulkiak maileguan.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Aurrerapenarekin ohartaraziz gero, badira ukitzeko erreplikak.
  • Museoaren webgunean audiogida moduko app bat dago eskuragarri: www.santelmomuseoa.eus/eu

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ba dago indukzio magnetikoko begiztaz hornituta informazio-mahaian.
  • Badira azpitituluak jarrita dituzten bideoak.
  • Entzunaretoko ekitaldi batzuk zeinu-hizkuntzaren interpretazio-zerbitzua izaten dute.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan museoarekin: www.santelmomuseoa.eus