Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako Musika Hamabostaldia 1939az geroztik euskal hiriburuan urtez urte abuztuan egiten den musika klasikoko jaialdia da. Espainiako musika-jaialdirik zaharrena eta Europako zaharrenetako bat da. Donostiako Musika Hamabostaldian, hiriburuko eszenatoki desberdinetan ehundik gora ikuskizun eta kontzertu ematen dira. Espainiako Musika Klasikoko Jaialdi eta Europako Jaialdi Elkarteen kidea da.

Donostiako eszenatoki desberdinetan gauzatzen da, urtez urte, abuztuan.

Datu orokorrak

www.quincenamusical.eus

+34 943 003 170

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Data: Abuztuaren 1etik 30era.

Logo Quincena musical
 

Ikusi informazio turistiko osoa Musika Hamabostaldia

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Musika Hamabostaldia Donostiako plaza, hondartza eta antzokietan egiten da. Kontzertu asko Kursaalen eta Victoria Eugenia Antzokian izaten dira.

Dagozkien fitxak kontsultatu, prestatuta dauden jakiteko: Kursaal Kongresu Jauregia eta Victoria Eugenia Antzokia.

Irisgarritasun fisikoa

Kontzertuaren kokalekuak baldintzatuko du mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera. Gehienetan, MMP-tzako plaza erreserbatuak daude.

Erne! Sarrerak aurretiaz erosi, MMPtzako eserleku-kopurua mugatua delako.