Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Kursaal Kongresu Jauregia Donostiako eraikin enblematiko bat da. Ekitaldi, bilera, kongresu, erakusketa eta kontzertuetarako erabilera anitzeko gunea da. Donostiar, gipuzkoar zein bisitarientzat ezinbesteko topagunea da. Obra bereizgarri honen egileak, Rafael Moneok, honela deskribatzen du: Urumea ibai-ahoan “hondartutako bi haitz” dira, plano bertikalean bost graduko eta plano horizontalean hiru graduko inklinazioarekin, geografia iraunarazteko eta, ahal den neurrian, naturalaren eta artifizialaren arteko harmonia nabarmentzeko.

Sarrerako atondoa, entzunaretoa, Kamera Gela, erakusketa-zonak, jatetxea eta terrazak ditu.

Datu orokorrak

Paseo Zurriola, 1. San Sebastián 20002 Gipuzkoa.

www.kursaal.eus

+34 943 003 000 / +34 943 003 039

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Leihatilako ordutegia:

  • Ekainaren 15etik irailaren 14ra: astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 13:30etara. Kontzertu-egunetan, arratsaldez zabalik egoten da. Larunbat, igande eta jaiegunetan leihatila itxita egoten da, kontzertu-egunetan izan ezik.
  • Irailaren 15etik ekainaren 14ra: 11:30etatik 13:30etara astelehenetik ostiralera eta 17:00etatik 20:00etara ostegun, ostiral, larunbat eta kontzertu-egunetan.

Prezioak:

  • Ikuskizunaren eta eserlekuen arabera aldatzen dira. Kontsulta: www.kursaal.eus
  • Gurpil-aulkian doazenentzat eta laguntzailearentzat % 20ko deskontua dago.

icon twitter icon facebook icon instragram

Logo Palacio de Congresos Kursaal
 
 
 

Ikusi informazio turistiko osoa Kongresu jauregia Kursaal

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Auditoriotik gertu, Boulevarda, Okendo kalea eta Zurriola daude, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude.
  • Adibidez, 17, 29, 31 eta 40 lineak Kursaalen aldamenean daude.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan.
  • Tabernatik gertuen dagoen taxi geralekua 300 metrora dago, Kolon pasealekuko 19. zenbakian.
  • Geralekuen eta Kursaalen arteko ibilbidean ez dago oztoporik.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Entzunaretotik gertu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Gertu, aparkaleku publikoak daude: Okendo, Boulevard eta Kursaal.
  • Aparkaleku publikoetan, MMP-tzako plazak daude, ordainpean.

Sarbidea

  • Kursaalek 4 sarrera ditu zero kotan.
  • Gidaridun ate automatikoak eta eskuzko ateak > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
  • Igogailua dago.

Informazio-gunea

  • Eraikinaren kanpoan leihatila bat dago, baina erakusmahaia ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Barruko informazio-guneak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Informazioa eskuragarri eta sarrerak salgai helbide honetan: www.kursaal.eus

Komun egokituak

  • Auditorioaren 2. solairuan komun egokituak daude. Eta kamera-gelan ere, beheko solairuan.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

  • Entzunaretoa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik era horizontal eta bertikalean zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Igogailua dauka.

Igogailua

  • Erakusmahaia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.
  • 1,40m x 1,20m neurtzen ditu.
  • Ateak 0,90m-ko igarobide librea du.
  • Igogailuaren barruko botoiak braillen eta goi-erliebean daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.

Zaindegi-zerbitzua

  • Entzunaretoak arropazaindegia du.
  • Sarrera 0 kotan eta pasabideko zabalera librea < 1,20m.
  • Nahiko ondo argiztatuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Entzunaretoko sarbide guztiak eta eraikina prestatuta daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
  • Barrutia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Auditorioak gurpil-aulkia maileguan eskaintzen du.
  • Auditorioan eta kamera-gelan plaza erreserbatuak daude gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Hain zuzen, auditorioaren 17. lerroan 12 eserleku daude. (Eserleku gehiago behar izanez gero, Kursaalekin harremanetan jarri: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.).
  • Kamera Gelan, berriz, 1. eta 9. lerroetan daude.

Erne! 9. lerroko eserlekuetara joateko arrapala eramangarria dago.

Eserleku horiek gorde egiten dira gainontzeko lekuak saldu arte. Eta kontzertua baino egun bat lehenago jartzen dira salgai.

Eserleku horiek % 20 deskontua dute, zona bereko eserlekuen aldean.

Erne! Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako sarrerak leihatilan bakarrik eros daitezke. Alabaina, telefonoz (943 00 30 39) edo emailez erreserbatu, eta, gero, emailez edo leihatiletan jasotzeko aukera dago, diru-sarrera baten truke.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Igogailuaren barruko botoiak goi-erliebean eta braillen daude, eta ahotsezko abisuak ematen ditu.
  • Seinaleak braillen eta goi-erliebean daude.
  • Atondoan, plano / mapa bat braillen eta erliebean dago.
  • Protokoloari jarraikiz, aretoko langileek eserlekuetaraino lagundu behar diete itsuei eta ikusmen urriko pertsonei.

Erne! Aurretiaz eskatzea gomendatzen da.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Auditorioa ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta soinudun anplifikadorez hornituta.
  • Leihatila begizta magnetikoz hornituta dago.
  • Ikuskizunaren arabera, baliteke azpitituluak izatea. Biltzar edo hitzaldiak, aldibereko itzulpenaz gain, hartzailearentzako begizta magnetikoz hornituta egoten dira.