Laburpena
Santa Maria Basilika XVIII. mendeko obra barroko ikusgarria da, Donostiako Parte Zaharreko Kale Nagusiaren buruan dagoena. 1743 eta 1774 artean eraiki zen, lehenago toki berean zegoen elizaren oinplanoaren gainean. Basilikaren ate nagusitik Artzain Onaren katedraleko sarreraraino 1 km dago, lerro zuzenean. Artelan horretan, nabarmentzekoak dira kutsu churriguerescoa duen fatxada barrokoa, San Sebastian Martiriaren eskultura aurre-aurrean duena, eta hiriko zaindariari Koruko Ama Birjinari eskainitako erretaula nagusia.
Balio arkitektoniko eta artistiko izugarriak ditu, eta gurtzarako tokia izateaz gainera, organo-eta koru-kontzertuak eskaintzen ditu aldizka.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Calle 31 de Agosto, 46. San Sebastián 20003 Gipuzkoa.
Astelehena – Igandea, 10:15etatik 13:15etara eta 16:45etatik 19:45etara.
Ikusi informazio turistiko osoa Santa Maria basilika
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak basilikatik 400 m-ra geratzen dira.
- Elizatik gertuen dauden autobus-geralekuak "Boulevard Zumardia 19", “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” 400 m-ra geratzen dira.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Taxi-geralekua dago Boulevardeko autobus-geralekuen aldamenean.
- Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, taxi- eta autobus-geralekuen eta basilikaren artean.
MMP-tzako aparkalekuak
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude 300 metrora.
- Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
- TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
- Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
- Gertu, aparkaleku publikoak daude: Boulevard, Kontxa eta Okendo.
- Aparkaleku publikoetan MMP-tzako plazak daude, ordainpean.
Sarbidea
- Basilikak sarbide nagusia du.
- Arrapala eta eskailerak daude ateraino. Arrapalak eta eskailerek ez dute eskudelik.
- Zoladura pixka bat irregularra da.
- Eskuzko atea > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
- Atearen albo banatan 1,50 metrotik gorako biraketa-erradioa dago.
Erne! Sarrerako erakusmahaia ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat, eta arreta emateko pertsona bat egon ohi da.
Komun egokituak
Erne! Ez dago komunik.
Barruko zirkulazioa
- Basilika prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Sartzeko eskailerak eta arrapalak ditu.
Erne! Ez dago ondo argiztatuta.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- MMP-tzako plazak, inguruetan.
- Oztoporik gabeko sarbidea eta zirkulazio bertikal eta horizontala.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Audiogidak eskuragarri hemen: www.sansebastianturismoa.eus
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta zeinu-eta bideo-gidaz hornituta, eta ez dira bisita gidatuak eskaintzen zeinu-hizkuntzan.