Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

San Sebastián Guides esperientzia handia duten turismo gidari profesionalen sarea da. Euskal Herriaren zale dira eta bertako bazter guzti-guztiak ezagutzen dituzte: Donostiatik hasita, Gipuzkoako barne ibarretaraino, esperientzia bete-betea, deskubrimendu ahaztezinez beteta

Hainbat tour eskaintzen dituzte talde txikientzat, bidaia agentzientzat eta taldeentzat, baita "premium" bisita pribatuak ere, gehienez 8 pertsonako taldeentzat. Pertsona pribatuentzako neurrirako tourrak ere antolatzen dituzte.

Adinekoentzako bisita gidatuak egiten dituzte, taldekide bakoitzaren beharrak eta lehentasunak kontuan hartuz.

Halaber, pertsona itsuentzako bisita gidatu deskribatzaileak eskaintzen dituzte.

Azkenik, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat tour irisgarriak antolatzen dituzte, adibidez, “Oinezko bisita Donostian” eta “pintxo tourra”.

Bisitak gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez izan daitezke, eta gidarietako bat Espainiako zeinu hizkuntza ikasten ari da.

Orriaren edukiak

Datu orokorrak

Easo kalea 22, Donostia 20006

+34 607 54 74 86

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Web

icon instagramicon facebook 

Logo San Sebastian Guides