Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Kontxako hondartza Donostiako identitate-zeinua da. Hiriaren erdigunean dago, eta ikuspegi zoragarria eskaintzen du: maskor itxurako badia ederra, Santa Klara irla erdian eta Igeldo eta Urgull mendiak albo banatan dituela. 1.350 metroko luzera du.

Udan, txirristak eta tranpolinak dituen egitura berezia jartzen dute itsasoan, uretan primeran pasatzeko guztiz aproposa.

Zerbitzu hauek ditu, beste batzuen artean: Lagundutako bainu-zerbitzua mugikortasun murriztua eta/edo desgaitasuna duten pertsonentzat, piraguen alokairua, komun publikoak, dutxak, aldagelak, iturria, taberna-txosna, eguzki-oihalen alokairua, megafonia, aparkalekua, sorosle-eta zaintza-zerbitzua, kirol-instalazioak, hondartzako boleibola...

Datu orokorrak

Donostia, Gipuzkoa.

Informazio gehiago

Kabina kolektiboen ordutegia

  • Ekaina eta iraila: 9:00etatik 20:00etara.
  • Uztaila eta abuztua: 9:00etatik 20:30etara.
  • Apirila, maiatza eta urria: 10:00etatik 18:00etara.

Lagundutako bainuen ordutegia

  • Ekainaren 15etik irailaren 15era: 11:00etatik 19:30etara.
Playa de la Concha
Playa de la Concha
Kontxako hondartza

Ikusi informazio turistiko osoa Kontxako hondartza

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Komunak: 24 (3 komun egokitu)
  • Dutxak: 62 (ur beroarekin) + 1 dutxa gurpil-aulkian doazen erabiltzailearentzat. Sarrera: 1,60€
  • Aldagelak eta dutxak: sarrera: 2,50€ (gehi 6,5€ fidantza bat, eskudirutan ordaindu behar dena).
  • Toallak aloka daitezke: 1€
  • Botikina du.
  • Hondartza-sasoian, ekainaren 1etik irailaren 30era, sorospen-zerbitzua dago.
  • Lagunduta bainatzeko zerbitzua du mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, adinekoentzat eta/edo desgaituentzat.

Garraioa

  • Garraio publiko egokitua dago.
  • Geralekuak hondartzatik gertu, Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) 350 m-ra geratzen dira.
  • Beste batzuen artean, 5, 16, 18, 25, 33, 40 eta 45 lineak.
  • Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan: iOS (Deskargatu), Android (Deskargatu) eta Windows (Deskargatu).
  • Amarako Euskotren geltokia 650 metrora dago.
  • Autobus-geltokia 800 metrora dago.
  • Donostiako RENFE-ren geltokitik 1,3 km-ra geratzen da.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, autobus- eta tren-geralekuen eta hondartzaren artean.

MMP aparkalekuak

  • Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako plaza erreserbatuak daude hondartza inguruko kaleetan.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa.
  • Aparkaleku publikoa dago handik gertu. Informazio gehiagorako, kontsultatu Automobila - Auto pribatua fitxa.
  • Aparkaleku publikoetan MMP-tzako plazak daude, ordainpean.

Sarbidea

  • Hondartzak sartzeko arrapalak ditu.

Komun egokituak

  • Hondartzan, 3 komun egokitu eta dutxa bat prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat.

Barruko zirkulazioa

Hondartza-sasoian, erlojuen zonako sarbide nagusian pasabidea jartzen da mugikortasun murriztua duten erabiltzaileentzat.

Erne! Pasabidea ez da itsasertzeraino iristen.

Laguntzeko zerbitzua: Lagundutako eta oztoporik gabeko bainua

Hondartza-sasoian, Kontxako hondartzak bi zerbitzu izaten ditu desgaituei, adinekoei eta/edo mugikortasun murriztua duten pertsonei laguntzeko.

Mugikortasun murriztua duten pertsonei bainatzen laguntzeko zerbitzua.

Kontxako hondartzaz gozatu eta itsasoan bainua hartzeko aukera ematen zaie, monitore baten edo biren laguntzarekin harean nahiz uretan mugitzen den "ibilgailu anfibioari" esker.

  • Datak eta ordutegiak: Egunero, ekainaren 15etik irailaren 15ra arte; 11:00etatik 19:30etara.
  • Kokapena: Kontxako hondartzan, erlojuen aldamenean eta sorosleen zaintzako gunean.
  • Ordua erreserbatu: zerbitzua tokian bertan eskura daiteke, baina erreserba egin duenari lehentasuna emango zaio. Bainurako ordutegian egin behar da erreserba, zerbitzua ematen den tokian monitoreei eskaera egin edo +34 662 387 008 telefono-zenbakira deituta.
  • Ezingo da erreserbarik egin 7 egun baino gehiagoko aurrerapenarekin, ezta astean 3 orduz baino gehiagoz.

Oztoporik gabeko bainua.

Hegalak – Zabalik Fundazioak, Hegalak Kirol Zentroan oztoporik gabeko bainua eskaintzen du. Dibertsitate funtzionala edo mugikortasun murriztua duten pertsonei Kontxako hondartzan bainatzen laguntzeko programa bat da.

  • Desgaituentzako eta adinekoentzako arreta-zerbitzuan, itsasoko sorospenean eta jarduera fisiko terapeutikoan prestakuntza espezifikoa duten langile gaituek ematen dute.
  • Bainua ahalbidetzeko baliabide teknikoak ditu: eramateko garabiak, lagunduta bainatzeko plataformak eta osagarriak, hondarretan ibiltzeko makila bereziak, txalekoak, etab.

Erne! Aurretiaz hitzordua hartu behar da. Doako zerbitzua uztailaren 1etik abuztuaren 2ra.

Erreserba eta topagunea: Hegalak Kirol Zentroa, telefonoa: +34 943 433 680.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun, kabina eta dutxa egokituak.
  • MMP-tzako plazak, inguruetan.
  • Oztoporik gabeko sarbidea.
  • Udan, lagundutako bainu-zerbitzua eskuragai.

Erne! Hondartza partzialki prestatuta dago bertatik zirkulatzeko. Sarrerako arrapalaren atzean pasabide bat dago prestatuta, baina ez da itsasertzeraino iristen.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Ohartarazpen garrantzitsuak megafonia bidez.
  • Lagundutako bainu-zerbitzua eskuragai.
  • SS Turismok audiogida-zerbitzua du webean: www.sansebastianturismoa.eus

Entzumen-irisgarritasuna

  • Sorospen-zona ez dago indukzio magnetikoko begiztaz hornituta.
  • Eta ez du jarraibiderik edo informaziorik ematen zeinu-hizkuntzan.