Laburpena
Donostiako Jazzaldia 1966ko irailaren 10ean abiatu zen, eta Espainiako lehenbiziko jazz- jaialdia ez ezik, Europa osoko zaharrenetako bat ere bada. Jazzaren nazioarteko izar guztiak igaro dira Jazzalditik azken berrogeita hamar urte pasa hauetan. Hiriko gune desberdinetan egiten da, uztailean.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Data: uztailaren bigarren hamabostaldia.
Ikusi informazio turistiko osoa Jazzaldiko
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Jaialdia Donostiako plaza, hondartza eta antzokietan egiten da. Kontzertu asko Kursaalen eta Victoria Eugenia Antzokian izaten dira.
Dagozkien fitxak kontsultatu, prestatuta dauden jakiteko: Kursaal Kongresu Jauregia eta Victoria Eugenia Antzokia.
Irisgarritasun fisikoa
Kontzertuaren kokalekuak baldintzatuko du mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera. Gehienetan, MMP-tzako plaza erreserbatuak daude..
Erne! Sarrerak aurretiaz erosi, MMP-tzako eserleku-kopurua mugatua delako.