Laburpena
BRAI-KANTAURIK itsasoko aisialdi zerbitzuak eskaintzen ditu: arrantza tourrak, ibilbide pertsonalizatuak, toki batetik bestera itsasontziz eramateko zerbitzu pribatuak eta abar, itsasontzi seguru, handi eta erosoan, publiko ia-ia guztientzat. Itsasontziak branka eta txopa oso zabalak ditu, desnibelik eta irtengunerik ia ez duen zorua, bizkarraldea duten 12 eserleku eta ontzietan ohikoa dena baino komun zabalagoa.
Ibilbideak Donostiako Portutik abiatzen dira. Bi ibilbide programatu eskaintzen dituzte: Kantauri 2 badia eta Kantauri 3 badia eta “audio kontaketa txartela”: behin bakarrik erabiltzeko QR kode bat duen txartela da. Bezeroak QR kodea irekitzen du, bere telefono mugikorrean eta entzungailuetan hainbat hizkuntzatan dagoen audiogida entzuteko. Informazioa euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago. Kapitainak une bakoitzean dagokion deskribapena aktibatzen du.
Enpresak informazio puntu bat dauka Donostiako Portuko leihatiletan.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Mollaerdia kalea. Portuko leihatilak. Donostia 20003
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio turistiko osoa
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
- Hiriko autobusen sareko 5, 8, 9, 13, 16, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak, Dbus enpresakoak, leihatilatik 500 metro baino gutxiagora dagoen Boulevarden gelditzen dira.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Hurbilen dauden autobus geralekuak “Boulevard zumardia, 19”, “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” dira, Portuko leihatiletatik 500 metro baino gutxiagora.
- Geralekuen eta portuaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
- Taxi geraleku bat dago portutik 280 metrora.
MMP-tzako aparkalekuak
- MMP aparkalekuak portutik 280 metrora daude, Boulevard parkingean.
- Oinezkoentzako ibilbidean –aparkalekuaren eta portuaren artean– ez dago oztopo arkitektonikorik.
Sarbidea
- Donostiako Portuko 2. moilan dagoen pantalanetik sartzen da itsasontzian.
- Moilaren eta leihatilaren arteko oinezkoentzako bidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
Kontuz! 2. moilatik pantalanean sartzeko, eskudelik gabeko eskailerak erabili behar dira; eskailerako mailen kopurua itsasaldiaren araberakoa da.
Adi! mugikortasun murriztua duten pertsonek 4. moilan dagoen eta arrapala duen pantalana erabil dezakete itsasontzian sartzeko.
Adi! Mugikortasun urria duten bezeroek Brai enpresa abisatu behar dute, itsasontzia beste pantalan horretara hurbiltzeko.
- Arrapalak eskudela dauka albo bietan, eta desnibela itsasaldiaren arabera aldatzen da. Itsasbehera dagoenean, malda handiagoa izaten da, itsasgoran baino.
Kontuz! Baliteke arrapalan gurpil aulkian dauden pertsonek laguntza behar izatea.
- Pantalanetik itsasontzirako sarbidea maila berean dago. Pantalanetik itsasontziaren atzealdean sar daiteke, non erabat laua den gunea dagoen, baita aulkiko gurpilak biratzeko tokia ere.
Informazio-gunea
- Webgunean itsasontziari eta zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.
- Informazio postu bat Donostiako Portuko leihatiletan dago.
- Ibilbideetan audiogida zerbitzua erabil daiteke.
Barruko zirkulazioa
- Itsasontziak plataforma zabalak ditu, guztiz lauak eta trabarik gabe, bat brankan eta beste bat txopan:
- Txopako plataforma: 2,63 m-ko zabalera eta 3,00 m-ko sakonera du; itsasontzia kaira hurbiltzea ahalbidetzen du plataformaren zabalera osoan, alde batetik bestera pasatzea oztopa dezakeen trabarik edo desnibelik gabe.
- Brankako plataforma: eserlekuen aurrean dago eta 2,00 m-ko sakonera du itsasontziaren zabalera osoan; trabarik gabe mugitzea ahalbidetzen du.
- Plataforma bien artean aginte postua eta eserlekuak daude.
- Zoru ez labaingarria, laua, irtengunerik gabe.
- Eserlekuen hiru ilara daude, bata bestearen atzean, itsasontziaren alboetan; 85 cm-ko zabalera duen erdiko pasillotik iristen da eserlekuetara.
- Sei eserlekuak, tapizatuak eta barrubigunak, 95 cm luze dira (bakoitza) eta bizkarraldeak dauzkate; 35 cm-ko tartea dago eserlekuen artean.
- Eserleku bakoitzean bi pertsona jar daitezke.
- Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke itsasontziaren barruan.
Kontuz! itsasontziak ez du gurpil aulkia finkatzeko sistemarik.
Komun egokituak
- Komuna eserlekuen erdian dagoen pasilloaren eta aginte postuaren artean dago.
- 87 cm-ko barruko zabalera eta 80 cm-ko sakonera du. Altuera ez da berdina toki guztietan; 138 cm-koa da komuneko sarbidean, eta 104 cm-koa, komunaren hondoan.
- Sarbidean 13 cm altu den maila bat dago.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
Adi! Mugikortasun urria duten bezeroek Brai enpresa abisatu behar dute, itsasontzia arrapala duen 4. moilara hurbiltzeko.
- Komuna ez dago egokituta gurpil aulkietan dauden pertsonentzat.
- Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
- Tourrak gidatuak eta pertsonalizatuak dira.
Ikusmen-irisgarritasuna
- 4 hizkuntzatan dagoen audiogida dauka.
- Tourrak gidatuak eta pertsonalizatuak dira.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.
- Tourrak gidatuak eta pertsonalizatuak dira.