Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Boulevardeko aparkalekua Boulevard zumardiaren azpian dago. Alde Zaharrera, Portura eta Hirigunera joan daiteke bertatik. Metro gutxira oinez, Kontxako hondartza dago alde batean, eta Gros auzoa, berriz, bestean.

Datu orokorrak

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
  • Informazio-panelak ibilbideekin eta ordutegiekin geralekuetan daude.
  • Boulevardeko taxi-geralekua ere badago.
  • Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.

Sarbideak

Aparkaleku publikoa -1, -2 eta -3 solairuetan dago.

  • Oinezkoentzako 3 sarbide daude.
  • Horietako bik igogailua dute.
  • Sarbide guztietako ateak suhesiak dira, eta zabalik egoten dira une oro.
  • Ateek 0,80m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
  • Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

Igogailua

  • Aparkalekuaren muturretan bi igogailu berdin daude.
  • Igogailuak 1,40 x 1,10m-ko neurria du.
  • Igogailuetako ateek 0,80m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.

MMP-tzat lekuak

Igogailutik oinezkoak sartzeko bidetik gertu, MMP-tzako 8 aparkaleku daude: 2 leku -1 solairuan, 3 leku -2 solairuan, eta 3 leku -3 solairuan.

  • Leku batzuetan ibilgailuaren atzealdetik sartu behar da, eta, beste batzuetan, aldiz, ibilgailuaren albo batetik.
  • Badaude ibilgailura sartzea oztopa dezaketen zutabeak.
  • Neurriak:
    • 3,40m x 5,50m neurriko 3 aparkaleku.
    • 4,40m x 4,90m neurriko 3 aparkaleku.
    • 3,60m x 5,10m neurriko 2 aparkaleku.

Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

Informazio-gunea aparkalekuaren barruan dago, sarbide nagusiaren aldamenean. Sarbide hori ez da irisgarria gurpil-aulkientzat.

  • Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
  • Makinetan interfonoa dago, aparkalekuko langileekin hitz egiteko.

Komun egokitua

Bi komun egokitu daude: sarbide nagusiaren alboan bata, eta udaletxearen inguruan bestea, igogailuaren sarbidetik gertu, hain zuzen.

  • Bi komunetako ateek 0,80m-ko zabalerako igarobide librea dute.
  • Sarrera nagusiaren alboko komunak 2,15m x 2,17m neurtzen ditu, eta transferentzia-barra eraisgarria du. Aparkalekuko txartela behar da sartzeko.
  • Komunak 1,50m x 3,0m neurtzen ditu, eta transferentzia-barrak ditu, bata finkoa eta bestea eraisgarria. Langileak dituen komun publikoa da.