Laburpena
Donostiako hirigunean kokatutako aparkaleku publikoa, Artzain Onaren katedralaren ondoan.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Plaza Buen Pastor, S/N. Donostia 20005 Gipuzkoa.
Ordutegia: 24 ordu.
Tarifak: www.donostia.eus/
Gehienezko garaiera: 1,90m.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
- Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
- Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.
Sarbidea
Aparkaleku publikoa -1 eta -2 solairuan dago.
Oinezkoen lau sarbide ditu, eskaileretatik.
Erne! Ez dago igogailurik. Aparkalekua ez da irisgarria gurpil-aulkian doazenentzat.
- Eskaileren atzean aparkalekura sartzeko bi ate daude. Ateen erlaitzetan 2 cm-ko bi eskailera-maila daude.
- Ateek 0,74m-ko zabalerako igarobidea dute.
- Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
MMP-tzat lekuak
MMP-tzat erreserbatutako 2 leku daude San Martin kaletik sartzeko bidearen aldamenean, eta horiek dira Urbieta kaletik hurbilen daudenak. -1 solairuan daude.
- Aparkaleku batek 3,10m x 4,90m neurtzen ditu.
- Eta besteak 3,30m x 4,90m.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.
Informazio-gunea
- Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
- Webgunearen bidez: www.donostia.eus/
Komun egokituak
Erne! Ez dago.