Laburpena
San Martin aparkalekua izen bereko merkatuaren azpian dago, hirigunean. Kontxako hondartzara eta hirigunera joateko aparkaleku aproposa da.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Calle Urbieta, 9. Donostia 20006 Gipuzkoa.
Ordutegia: 24 ordu.
Tarifak: www.donostia.eus
Gehienezko garaiera: 2 metro.
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
- Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
- Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.
Sarbideak
Aparkaleku publikoa -2 eta -3 solairuetan dago.
- Oinezkoentzako 3 sarbide ditu, eta denek daukate igogailua.
- Solairu guztietako sarbideek 2 suhesi-ate dituzte, eta zabalik egoten dira une oro.
- Ateak 0,90m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
- Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
- Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
Igogailua
Bi igogailu berdin daude.
- Igogailuak 1,40 x 1,10m-ko neurria du.
- Igogailuetako ateek 0,90m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
- Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.
- Soinu-abisuak eta ispilua ditu.
MMP-tzat lekuak
Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 3 leku daude..
- -3 solairuan daude, oinezkoen sarbidetik hurbil.
- Neurriak: 3,60 metrotik gorakoa x 5 metrotik gorakoa.
Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.
Informazio-gunea
- Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
- Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
- Makinetan interfonoa dago.
- Informazio-gunea -2 solairuan dago, sarrera nagusiaren aldamenean.
Egokitutako komunak
Erne! Ez dago.