Laburpena
Lasala Plaza hotela Donostiako Alde Zaharreko 1917. urteko eraikin batean dago, eta, erabat birgaituta egon arren, jatorrizko ezaugarri arkitektonikoei eusten die. Kokapen pribilegiatua duenez, hoteleko bezeroek hiriaren 360º-ko ikuspegi panoramikoaz goza dezakete eraikinaren zabaltzan, baita Kontxako badia ere.
Euskal kultura eta Frantziako estilo klasikoa dira bere logelak apaintzeko inspirazio-iturria. Logela guztiek azken belaunaldiko teknologia dute, bezeroen beharretara eta gustuetara egokitzen direnak.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 16, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak hoteletik 270 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
- Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak "Boulevard Zumardia 19", “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” dira: hoteletik 270 m-ra geratzen dira.
- Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak.
- Hotelak auto-aparkatzaile zerbitzua du.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude inguruko kaleetan: Aldamar kalean eta Garibai kalean Mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko plazen planoa.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude hoteletik gertu dauden lur azpiko aparkaleku publikoetan: Boulevard, 270 metrora Kontxa, 400 metrora eta Okendo, 500 metrora.
Sarrera
- Hotelak zero kotan dagoen sarrera nagusi bat dauka.
- 2 ate lerragarri automatiko daude, eta 120 cm baino gehiagoko igarobide librea.
Informazio-gunea
- Arreta-mahai nagusiak bi altuera ditu.
- Beheko eremuak 77 cm-ko altuera du eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideak eta atondoak zabalak dira.
- Harrera-gunean eserlekuak daude.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- 2 igogailu daude.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 100 cm-ko igarobide librea atean.
- Botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duen soinuzko abisua eta abisu bisuala dituzte.
Komun egokituak
- Hotelak 2 komun egokitu partekatu ditu.
- Komun partekatuak harrera-gunean/jatetxean eta gosarietarako eremuan daude.
- Harrera-guneko/jatetxeko komuna:
- Harrera-gunetik edo jatetxetik sar daiteke.
- Komuna unisexa da.
- Komunen eremura sartzeko eskuz irekitzen diren ateak daude, eta 80 cm baino gehiagoko igarobide librea dago.
- Kabinetako atea lerragarria da, eta 77 cm-ko igarobide librea dago.
- Komunontziak euskarri-barra eraisgarria du.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketara hurbil daitezke eta iturriak sentsorea du.
- Komunak larrialdietarako heldulekua du.
- Gosarietarako eremuko komuna:
- 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
- Ateak lerragarriak dira, eta 92 cm-ko igarobide librea dago.
- Komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan: bata eraisgarria eta bestea finkoa.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke, eta iturriak sentsorea dauka.
- Komunek larrialdietarako heldulekua dute.
Logela egokitua
- Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 2 logela daude, bata hirugarren solairuan eta beste laugarrenean.
- Ateak eskuz irekitzen dira, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
- Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Oheak artikulatuak dira.
- 2 logelak domotikoak dira: argiak eta ateak aginte baten bidez kontrolatzen dira.
- Logeletan polipasto-garabi bat dago, ohearen bi aldeetatik bainugelara joan ahal izateko.
- Armairuek gurpil-aulkian doazen pertsonentzako helduleku irisgarriak dituzte.
- 2 logeletako komunak zabalak dira: ateak lerragarriak eta automatikoak dira, dutxak zero kotan daude, konketek aginte bakarreko iturria dute eta hurbiltzeko espazio librea dute, ispilua okertuta dago, komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan eta dutxako eserlekuak daude.
Kafetegia
Hotelean La Jarana taberna-jatetxea eta gosarietarako eremua daude.
- "La Jarana" Taberna-jatetxea:
- 2 lekutatik sar daiteke: hoteletik edo kaletik.
- Hoteleko harrera-guneko sarrera zero kotan dago.
- Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 100 cm-ko igarobide librea dago.
Erne! Kaletik sartzeko eskailerak daude.
- Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik..
- Mahai guztiek hanka bat dute erdian.
- Tabernan, mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 92 cm daude eta jatetxean, berriz, 76 cm.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
- Gosarietarako eremua:
- Gosarietarako eremua -1 solairuan dago.
- Eskuz irekitzen diren bi ate daude, eta 85 cm-ko igarobide librea dago.
- Mahaiek hanka bat dute erdian.
- Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude; buffeteko mahaian, berriz, 93 cm..
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
- 2 logela egokitu, polipasto-garabiarekin eta argien eta ateen kontrol domotikoarekin.
- Auto-aparkatzaile zerbitzua.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
- Oztoporik gabeko sarbidea eta zirkulazioa.
- Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkia duten pertsonentzat.
- Langileek desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute.
- Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako ebakuazio-plana.
- Babesguneak logela egokituetatik hurbil.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuaren botoiak braillen seinaleztatuta daude eta erliebe handia dute. Solairua adierazten duen soinuzko abisua ere badago.
- Langileek desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
- Langileek desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute.