Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Okendo aparkaleku publikoa hirigunean dago. María Cristina Hotelaren eta Victoria Eugenia Antzokiaren azpian kokatuta dago. Perfektua da Donostiako hirigunea eta alde zaharra bisitatzeko, eta Gros auzoa ere minutu gutxira dago oinez.

Datu orokorrak

Calle República Argentina, 4. 20004 Donostia Gipuzkoa.

www.empark.com

+34 943 431 869

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: 24 ordu

Tarifak: www.donostia.eus

Gehienezko garaiera: 1,85m.

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Aparkalekutik gertu, hainbat Dbus linea daude.
  • Geralekuetan, informazio-panelak daude, ibilbideekin eta ordutegiekin.
  • Informazio gehiagorako, Dbus eta Taxien fitxak kontsultatu.
  • Aparkalekutik autobus-geralekuetara joateko bidea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

Sarbideak

Aparkaleku publikoa -1 eta -2 solairuetan dago.

  • Oinezkoentzako 6 sarbide ditu.
  • Horietatik hiruk igogailua dute.
  • Solairu guztietako sarbideek 2 suhesi-ate dituzte, eta zabalik egoten dira une oro.
  • Ateak 0,90m-ko zabalera du, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Ateen barruko eta kanpoko zonan bira egiteko erradioa 1,50 metrotik gorakoa da.
  • Bide irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.

Igogailua

Hiru igogailu berdin daude.

  • Igogailuak 1,40 x 1,10m-ko neurria du.
  • Igogailuetako ateek 0,90 m-ko zabalera dute, eta igarotzeko trabarik ez.
  • Igogailuaren barruko botoiak lurretik 1,20 metrora daude, braillez eta goi-erliebean markatuta.
  • Ispilua dauka.

MMP-tzat lekuak

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 19 leku daude.

  • Bi solairu hauetan daude: 10 leku -2 solairuan eta 9 leku -1 solairuan.
  • Santa Katalina plazako oinezkoen sarbidean dagoen igogailuaren ondoan daude.
  • Neurriak.
    • 3,60m x 5,0m-ko 15 leku.
    • 3,30 x 5,0m-ko 4 plaza.
  • MMP-tzako lekuak daude.
  • Atzealdetik edo albotik sartu behar da ibilgailura.
  • Badira ibilgailura sartzea oztopa dezaketen zutabeak.

Ezin dira MMP-tzako aparkalekuak erreserbatu.

Informazio-gunea

  • Aparkalekuko ordainketa-makinak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
  • Aparkalekuaren barruan dago informazio-gunea, -1 solairuan. Okendo kaleko irteeratik gertu dago, baina ez da topatzeko erraza.
  • Makinen aldamenean tarifei buruzko informazio-orriak daude.
  • Makinetan interfonoa dago.

Egokitutako komunak

Komun publiko egokituak daude, sexuaren arabera bereizita. -1 solairuan daude, Santa Katalina plazako sarbidean dagoen igogailuaren aldamenean. 1,75m x 2,60m-ko kabina.

  • Ateek 0,90m-ko zabalerako igarobidea dute.
  • Transferentzia-barrak dituzte, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Erne! Pixontzia izkina batean dago.

  • Komunetara sarrera doakoa da.