Laburpena
Donostiako bihotzean kokatuta dago, Victoria Eugenia Antzokiaren etxabeetan; Victoria Café 2007an ireki zen, erronka handi bati erantzuteko helburuz: Victoria Eugenia Antzoki bikaina eta eraberritua bisitatzen dutenentzat eskaintza gastronomikoaren erreferentzia bihurtzea.
Egun osoan zehar eta gauaren zati handi batean, gosaria zaporetsua, pintxoen eta errazioen aukera zabala, marka onenetako konbinatuak eta koktel gozo-gozoak dasta ditzakegu, lehengai hoberenekin prestatutakoak.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Argentinar Errepublika kalea, z/g, 20004 Donostia
+34 943 42 03 44 Erreserbak
+34 943 42 09 32Ekitaldiak
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa taberna<
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Boulevarden Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak tabernatik 300 m-ra geratzen dira.
- Gipuzkoa plazan, 300 metro baino gutxiagora, 14 eta 37 lineak gelditzen dira.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus aplikazioan.
- Lurraldebus enpresako hiriarteko autobusen sareko hainbat linea gelditzen dira hoteletik hurbil.
- Okendo kalean, 200 metro baino gutxiagora. BU12, BU13, BU40G, E08, E09 eta E79.
- Gipuzkoa plazan, 300 metro baino gutxiagora. E01, E02, E05, E20, E21, E26, E27, E71, E72, E75 eta E77.
- Kafetegitik gertuen dauden taxi geralekuak Boulevarden eta Idiakez kalean daude, 400 metrora.
- Geralekuen eta tabernaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
MMP Aparkalekuak MMP
- MMP seinalea duten aparkalekuak inguruko lurpeko aparkalekuetan daude.
- Gertuen dauden lurpeko aparkalekuak hauek dira: Okendo aparkalekua, 50 metrora, Boulevard aparkalekua, 240 metrora etaKursaal aparkalekua, 300 metrora.
- Aparkaleku guneen eta kafetegiaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.
Sarbidea
- Kafetegiko sarrera nagusiak 2 eskailera maila eta arrapala bat ditu.
- Arrapalaren dimentsioak: 200 cm-ko zabalera x 440 cm-ko luzera, eta % 8ko desnibela.
- Ateak lerragarriak eta automatikoak dira, eta 140 cm zabaleko pasabide librea dute.
Informazio Puntua
- Webgunean jatetxeari eta menuei buruzko informazioa dago
Barruko zirkulazioa
- Barruan ibil daitezke gurpil aulkietan dauden pertsonak.
- Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
- Argiztapena egokia da.
- Victoria kafek 2 areto eta 2 terraza ditu.
- Terrazetako bat Okendo plazan dago, kalearen mailan; beste terraza goratua, aldiz, Victoria Eugenia Antzokirako sarreraren ondoan dago.
- Areto nagusia terraza goratuaren mailan dago; bigarren aretoa, aldiz, sotoan dago.
- Barruko aretoak igogailuz eta eskailerez lotuta daude.
- Igogailua gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko modukoa da. Neurriak: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko tartea, atetik pasatzeko. Igogailuak braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak ditu barruan zein kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak ere.
- Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 72 cm da.
Kontuz! Areto nagusian barra altuko gune bat dago, eta aulkietako batzuk altuak dira.
Egokitutako komunak
- Kafetegiak ez du egokitutako komunik.
Menuak
Kontuz! Menuak alergenoei buruzko informaziorik ematen ez duenez, alergenoen liburua eskatu beharko duzu.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Ez dago egokitutako komunik.
- MMP seinalea duten aparkalekuak, kafetegitik hurbil.
- Gurpil aulkian dauden pertsonak tabernan sartu eta barruan ibil daitezke.
Kontuz! Barra eta mahai altuak dauden gunea ez da irisgarria gurpil aulkian dabiltzan pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Informazioa webgunean.
- Braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituen igogailua.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.