Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Lurraldebus Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraio publikoaren barnean dago, eta Gipuzkoako lurralde osoa eta Euskadiko hiru hiriburuak lotzen dituen hiriarteko autobus-zerbitzua.

Datu orokorrak

Calle Easo, 74. Donostia 20006 Gipuzkoa.

www.lurraldebus.eus

+34 900 300 340

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

www.mugi.eus

Pertsona itsuen eta gurpil-aulkian doazenen kasuan, laguntzaileak doan bidaia dezake. Laguntzaileak laguntzaile-txartela eskatu behar dio autobus-gidariari.

icon twitter icon facebook 

logo lurraldebus

Ikusi informazio turistiko osoa Lurraldebus

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Informazio-gunea

MMP eserlekuak

Lurraldebus-en autobus-linea guztietan eserlekuen kopurua ez da berdina, eta hainbat autobus-lineatan, bidaiariak zutik joan daitezke.

Autobusek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 4 eserleku eta bi gurpil-aulkirentzako tokia dituzte. Alabaina, 30 eserleku baino gutxiagoko ibilgailuek mugikortasun murriztua duten pertsonentzako 2 eserleku eta gurpil-aulki batentzako tokia dituzte.

Ibilbide luzeko autobusek bi gurpil-aulkirentzako tokia izaten dute. Hala ere, baliteke espazioa bi aulkirentzako egokituta ez egotea. Horregatik, gomendatzen da aurrena operadorearekin harremanetan jartzea, gurpil-aulkiarentzako tokia ziurtatu eta geraldiko denbora murrizteko eta autobusa prest egon dadin.

Laguntza-txakurrak

Gida- edo laguntza-txakurrek (gida-txakurrak, desgaitasunen bat duten pertsonen eta autisten laguntza-txakurrak, alerta medikokoak, etab) doan bidaiatuko dute.

Ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Garraio irisgarriari buruzko informazio gehiago: www.mugi.eus

Irisgarritasun fisikoa

Ibilbide luzeko autobusetan, txartela lehenago erostea ez da aski. Gurpil-aulkian doazenek operadoreari aurrez jakinarazi behar diote zer lineako bidaia egin nahi duen, tokia ziurtatze aldera.

Aurretiaz erreserba egin arren gurpil-aulkiarentzat tokirik ez badago, operadoreak ordezko garraioa eskaini beharko dio.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Ibilgailuek geralekuetan aktibatzen den lokuzio bat dute, lineako ibilbidearen berri ematen duena.
  • Bidaian, geraldiak iragartzen dira ("hurrengo irteera").

Entzumen-irisgarritasuna

Autobusetan informazio-pantailak daude, lineetan izandako aldaketen eta zerbitzu berezien berri eman eta ohartarazpenetarako. Geraldiak ere iragartzen dituzte ("hurrengo geraldia").