Laburpena
Pedro Subijana sukaldariaren Akelarre jatetxea Igeldo mendiaren magalean dago, itsasoari begira. Toki pribilegiatua da, dudarik gabe. Jatetxeak, 25 urtez bi Michelin izar izan ondoren, hirugarren Michelin izarra lortu zuen 2007tik aurrera.
Gainera, bezeroek esperientzia osoaz gozatzeko aukera izateko asmoz, Subijanak spa bat duen luxuzko hotela eta terraza erraldoiak dituen taberna-jatetxe berri bat ireki zituen jatetxearen alboan, 2017an.
Akelarre jatetxeak hiru menu desberdin ditu: bata tradizionalagoa dena, eta proposamen berritzaileagoak dituzten beste bi, goi-mailako gastronomiaz zentzumen guztiekin gozarazteko. Menuaren prezioa: 240 € gutxi gorabehera.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Aita Orkolaga, 56 (Igeldo). Donostia 20008
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa jatetxea
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 16 linea geratzen da establezimendutik gertu.
- Autobus-geralekua "Meteorologikoa PO.44" da, eta jatetxetik 350 m-ra dago.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Erne! Autobus-geralekuaren eta jatetxearen arteko oinezkoentzako ibilbidea errepidean dago eta malda du; horregatik, establezimenduak ez du gomendatzen ibilbide hori gauez erabiltzea.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Jatetxeak aparkaleku pribatua du.
- Aparkalekuaren eta jatetxearen arteko sarreraren artean ez dago oztopo arkitektonikorik.
Sarrera
- Eraikinak sarrera nagusia dauka.
- Eraikinera sartzeko arrapala eta eskailerak daude.
- Arrapala irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat. Zabalera: 1,80 m. Luzera: 6 m. Desnibela: % 5.
- 2 ate lerragarri automatiko daude, eta 2 m-ko igarobide librea.
Erne! Ateak beirazkoak dira eta bigarrenak ez du seinaleztapen-marrarik.
- Eraikinaren barruan, jatetxera sartzeko 3 maila daude. Arrapala mugikor bat dago establezimenduan gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Informazio-gunea
- Webgunean, jatetxeari eta menuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.
- Menua QR baten bidez eskura daiteke.
Barruko zirkulazioa
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Ongi argiztatuta dago.
- Jatetxearen barruan, eskuinaldeko mahaiak zero kotan daude.
- Itsasora begira dauden mahaietara iristeko eskaileretatik joan behar da. Arrapala mugikor bat dago establezimenduan gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Erne! Gurpil-aulkian doazen pertsonak ezin dira jatetxearen erdialdeko eremuan sartu. Eskailera estu bat dago.
- Mahaiaren azpiko ertzaren eta lurraren artean 67 cm daude, mahai karratuetan; eta 77 cm, mahai biribiletan.
Komun egokituak
- Komun egokitu unisex bat dago solairu nagusian, harrera-gunearen eta jatetxearen artean
- Ateek 86 cm-ko igarobide librea dute. Komunetara sartzeko eskuz irekitzen den ate bat dago, eta kabinetakoa lerragarria da.
- Komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketara hurbil daitezke.
- Ispilua lurreraino heltzen da.
Erne! Komunak ez daude seinaleztatuta.
Menuak
- Menua bezeroen beharretara egokitzen da.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa dauka.
- Zeliakoentzako, begetarianoentzako, beganoentzako... aukerak daude.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak
- Establezimenduan bertan aparkatzeko lekuak daude.
Erne! Sartzeko 3 maila daude, baina arrapala mugikor bat dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Erne! Arrapala mugikor bat dago gurpil-aulkian doazen pertsonak itsasora begira dagoen eremura sartu ahal izateko.
Erne! Gurpil-aulkian doazen pertsonak ezin dira jatetxearen erdialdeko eremura sartu, eskailerak estuak direlako eta ez dagoelako arrapala mugikorra sartzeko lekurik.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Webgunean informazioa dago.
- Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.