Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Garibai pentsioa orain dela gutxi eraikitako eraikuntza batean dago, gune erromantikoaren bihotzean, oinez minutu batera Alde Zaharretik, Gipuzkoa plazatik eta Kontxa hondartzatik. Bai kokapena, bai komunikazioa bikainak dira, hiriaren bihotzean dago eta.

Bainugela osoa duten 12 logela ditu –bikoitzak eta banakakoak–. Logelak guztiz hornituta daude, balkoia edo terraza dute, baita erosotasun eta zerbitzu guztiak ere.

Datu orokorrak

Kategoria: 2 Izarreko Pentsioa

Garibai kalea, 22 1º D, 20004 Donostia

+34 943 42 40 89

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Web

icon instagram icon facebook

Logo Pensión Garibai

Ikusi informazio osoa ostatua

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak ostatutik 350 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Ostatutik gertuen dauden autobus-geralekuak "Boulevard 19" eta "Boulevard 17" dira.
  • Autobus geralekuen eta pentsioaren arteko ibilbideetan ez dago oztopo arkitektonikorik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Pentsioak itunpeko prezioen akordio bat du bezeroentzat Kontxa aparkalekuan, 260 metrora.
  • Garibai kalean, pentsioa dagoen atalondoaren aurre-aurrean, MMP seinalea duten aparkaleku 2 daude.
  • Aparkatzeko lekuen eta pentsioko sarbidearen arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.

Sarrera

  • Pentsioa erkidego-eraikin bateko lehen solairuan dago.
  • Eraikinerako sarbidea zero kotan dago; atea eskuz irekitzen da, barrurantz, eta 90 cm zabaleko pasabidea du.
  • 0 kotan igogailu bat eta eskailerak daude, lehenengo solairura igotzeko.
  • Igogailua gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko modukoa da. Neurriak: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko tartea, atetik pasatzeko.
  • Igogailuak braille formatuko, goi-erliebeko eta kontrasteko botoiak ditu barruan zein kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak ere.
  • Pentsioko atea eskuz irekitzen da, barrurantz, eta 90 cm zabaleko pasabide librea du.

Informazio-gunea

  • 2 altueratako mostradorea.
  • Mostradorearen gune baxua zorutik 75 cm-ra dago eta gurpil aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko toki librea du.
  • Webgunean hotelari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.

 

Barruko zirkulazioa

  • Gurpil aulkian doazen pertsonak ibil daitezke pentsioaren barruan.
  • Zoladura gogorra eta ez labaingarria.
  • Pasabideak eta atondoak argiztatuta daude
  • Harrera gunean eserlekuak daude.

Komun egokituak

  • Pentsioak ez du guztientzako komunik..

Logela egokitua

  • Badago egokitutako logela bat.
  • Ateko pasabide libreak 90 cm-ko zabalera du.
  • Gurpil aulkian doazen pertsonak ibil daitezke logelaren barruan.
  • Bainugelako atea eskuz irekitzen da, kanporantz, eta 90 cm zabaleko pasabide librea du; dutxa zero kotan dago; konketak hurbiltzeko espazio librea dauka, baita palanka bakarreko txorrota bat ere; ispilua inklinatuta dago eta komunontziak laguntzeko barra etzangarriak dauzka albo bietan.
  • Logelak terraza bat du.

Kontuz! Terrazan sartzeko, 70 cm zabaleko pasabide librea duen ate batetik pasatu eta 11 cm-ko maila bat igo behar da.

Kafetegia

  • Pentsioak ez du kafetegirik.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Logela egokitu bat.

Kontuz! Egokitutako logelako terrazan sartzeko, 70 cm zabaleko pasabide librea duen ate batetik pasatu eta 11 cm-ko maila bat igo behar da.

  • MMP seinalea dute aparkalekuak pentsiotik gertu dagoen kalean.
  • Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
  • Gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko moduko igogailua.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdi alarmaz ohartarazteko soinu abisua egokitutako logelan.
  • Braille formatuko, goi-erliebeko eta kontrasteko botoiak dituzten igogailuak.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdi alarmaz ohartarazteko abisu bisuala egokitutako logelan.
  • Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.