Laburpena
Cristina Enea Rooms pentsioa Donostiako tren- eta autobus-geltokitik metro gutxira dago, Atotxako dorrean, pintxoen gunetik eta Kontxako hondartzatik 12 minutu eskasera. Bi izarreko establezimendu honek bezeroen beharren arabera egokitzen ditu logelak: familiarrak, hirukoitzak, bikoitzak eta abar. Gainera, check-ina online egiteko aukerari esker, logelara zuzenean joan zaitezke, ilaran itxaron beharrik gabe.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: 2 izarreko Pentsioa
Atotxako dorrea, Blas de Otero plaza, z/g. 20012 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa ostatua
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 9, 41, eta 42 lineak lineak hoteletik 100 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
- Pentsiotik gertuen dagon autobus-geralekua "Tabakalera" da.
- Autobus-geralekuetatik pentsioko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Hurbilen dagoen tren-geralekua RENFEren Norteko geltokia da.
Erne! 2022ko urtarriletik obretan ari dira eremu horretan, eta Norteko geltokitik pentsiora joateko behin behineko pasagune bat igaro behar da. Pasagunera heltzeko eskailerak eta igogailua daude.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Pentsiotik hurbil mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude kalean eta lur azpiko aparkaleku publikoetan.
- Pentsiotik hurbil lur azpiko 2 aparkaleku publiko daude: Atotxa aparkalekua eta Geltokiko aparkalekua.
- Pentsioak lur azpiko Atotxa aparkalekuan aparkatzeko prezio murriztuko bonuak ditu bezeroentzat.
- Pentsio inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude:
- 2 leku Mandasko Dukearen pasealekuan.
- Beste bi Maria Dolores Aguirre kalean, Atotxa aparkalekuaren ondoan.
- Aparkalekuetatik ostaturako ibilbidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Pentsioa Atotxako dorrean dago eta bertara heltzeko Tabakalera eraikinaren pareko zabaldegia gurutzatu behar da.
- Zabaldegira heltzeko 2 arrapala daude eta gurpil-aulkian doazen pertsonentzat irisgarriak dira. Arrapalak 26 metro luze (atseden-gunea dute) eta 3 m zabal dira, eta % 6ko desnibela dute.
- Atotxako dorreak 3 ate ditu, eskailerak eta igogailu bat dauden eremua batera sartzeko.
- Sarrerako ateak eskuz irekitzen dira dira eta 90 cm-ko igarobide librea dute.
- Pentsiora igogailuan edo eskaileretatik heltzen da.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 112 cm x 138 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean
- Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak eta soinuzko abisuak ditu.
- Pentsioko atea lerragarria eta automatikoa da, eta 120 cm-ko igarobide librea eta arrapala txiki bat ditu.
Erne! Pentsiora sartzeko bezero-kode bat behar da, edo 24 orduz dei daitekeen telefono batera ere dei dezakezu; telefono-zenbakia erreserba egiteko garaian jasoko duzu eta dorreko sarrerako ateetan ere aurkituko duzu.
- Bezero-kodea sartzeko lekuaren altuera: 140 cm. Interfonoaren altuera: 115 cm.
Informazio-gunea
- Arreta-mahaiak bi altuera ditu.
- Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 77 cm-ra dago.
- Erregistroa edo check-ina online egin ohi da.
- Webgunean, pentsioari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Pentsioa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideek argi egokia dute.
- Pasabide estuak, metro bat baino gehiagoko zabalerarekin.
- Eserlekuak daude gune komunean.
Komun egokituak
- Pentsioak ez du komun partekaturik.
Logela egokitua
- Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
- Logela pentsioaren sarreraren ezkerraldean dago.
- Eskuz irekitzen den atea du, eta 86 cm-ko zabalerako igarobide librea.
- Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Komuneko atea lerragarria da eta 100 cm-ko igarobide librea du; dutxa zero kotan dago eta eserleku finkoa eta euskarri-barrak ditu; komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata eraisgarria eta bestea finkoa; eta konketak aginte bakarreko iturria dauka, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.
- Logelak pertsiana eta estore motorizatuak ditu.
Kafetegia
- Pentsioak ez du kafetegirik.
- 24 orduz irekita dagoen gune komun bat dago, eta kafea eta elikagaiak saltzeko makinak, mikrouhin-labea, hozkailua, sukaldeko tresnak, mahai altuak, sofak eta abar ditu.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Logela egokitu bat.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago establezimenduko aparkalekuan.
- Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
- Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuaren botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisua ere badago.
- Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
- Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.