Laburpena
Hiriaren erdigunetik 15 minutura dagoen 4 izarreko hotel honek egundoko esperientzia eskaintzen die bezeroei. Eraikuntza berriko establezimenduak zazpigarren artea omendu nahi izan du dituen egoitza guztietan. Hala, hoteleko logela bakoitza Donostiako Zinemaldian egon den zinema izar, aktore edo zuzendari bati eskainita dago. Travolta logela nabarmentzen da bereziki, automatizatua baitago eta mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarria baita.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 17, 21, 23, 24, 26, 27, 28, 32, 37 eta 46 lineak hoteletik 15 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
- Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak "Pio XII", "Antso Jakituna 35", "Antso Jakituna 28" eta "Antso Jakituna 33" dira.
- Geralekuetatik hotelerako bidean ez dago oztoporik.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Gertuen dagoen Euskotren-en tren-geralekua Amara geltokia da eta 650 m-ra dago.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak aparkaleku propioa du.
- Aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago. Tamaina: 6m x 4m.
- Hotelaren inguruko kaleetan, mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude. Adibidez: Antso Jakituna etorbidea, Pedro Manuel Collado kalea y Familia Santua kalea
- Aparkalekuetatik hotelerako oinezkoentzako bidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Hotelak zero kotan dagoen sarrera nagusi bat dauka.
- Sarreran bi ate lerragarri eta automatiko daude, eta 188 cm-ko igarobide librea dago.
Informazio-gunea
- Arreta-mahai nagusiak bi altuera ditu.
- Beheko eremuak 80 cm-ko altuera du, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideak eta atondoak zabalak dira.
- Eserlekuak daude harrera-gunean eta atondoetan.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- 2 igogailu daude.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
- Botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak dituzte.
Komun egokituak
- Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
- Komun partekatuak harrera-gunean daude.
- Komun bat emakumeentzat da eta beste bat gizonentzat.
- Komunetara sartzeko eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 87 cm-ko igarobide librea dago.
- Komuneko kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
- Emakumeen komuneko komunontziak euskarri-barra finkoa du.
- Gizonen komuneko komunontziak euskarri-barrak ditu bi alboetan, bata eraisgarria eta bestea finkoa.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke, eta iturriak sentsorea dauka.
Erne! Komunak seinaleztatu gabe daude.
Logela egokitua
- Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 3 logela daude.
- Logelak lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan daude.
- Ateak eskuz irekitzen dira, eta 83 cm-ko igarobide librea dago.
- Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Logeletako bat domotikoa da: argiak, ateak, telebista eta telefonoa aginte baten bidez kontrolatzen dira; oheak artikulatuak dira; eta polipasto-garabi bat dago, ohetik bainugelara joan ahal izateko.
- 3 logeletako komunak zabalak dira: ateak lerragarriak dira, dutxak zero kotan daude, konketek aginte bakarreko iturria dute eta hurbiltzeko espazio librea dute, ispiluak okertatu daude, komunontziek euskarri-barrak dituzte eta dutxako eserlekuak daude. Logela domotikoak dutxan euskarri-barrak ere baditu.
Kafetegia
Hotelak taberna-jatetxe bat du
- 2 lekutatik sar daiteke: hoteletik edo kaletik.
- Hoteleko harrera-guneko eta kaleko sarrerak zero kotan daude.
- Harrera-gunetik sartzeko atea eskuz irekitzen da, eta 112 cm-ko igarobide librea dago.
- Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
- Mahai guztiek hanka bat dute erdian.
- Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 69 cm daude.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
- 3 logela egokitu
- Logeletako bat domotikoa da: polipasto-garabi bat dauka eta ateek eta argiek kontrol domotikoa dute.
- Bere aparkalekua.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
- Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
- Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako ebakuazio-plana.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuaren kanpoko eta barruko botoiak braillen seinaleztatua daude eta erliebe handia dute.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.