Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Parma hotela Donostia erdi-erdian dago, Alde Zaharretik pauso batera, Zurriola hondartzaren eta Kursaal Kongresu Jauregiaren parean. Kokalekua ezin hobea da itsasoaz gozatzeko, hiria oinez ezagutzeko eta kultura-, gastronomia- eta aisialdi-eskaintza zabalean murgiltzeko.

26 logela ditu eraikinaren beheko eta lehen solairuan. Beheko solairuko logela bat egokitua da. Halaber, hotelak beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola: buffet gosaria eta ordainpeko garajea (plaza erreserbatuak ditu Okendo aparkalekuan).

Datu orokorrak

Kategoria: 2 izar

Paseo de Salamanca 10, 20003 Donostia

Web

+34 943 42 88 93

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagramicon facebook icon twitter

Logo Hotel Parma

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 8, 9, 13, 14, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak hoteletik 450 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak Boulevard zumardian daude: "Boulevard Zumardia 19", “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3”.
  • Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Hotelak 17 leku ditu bezeroentzat erreserbatuta Okendo lur azpiko aparkaleku publikoko bertakoentzako eremuan.
  • Lekuek 5 m x 2,20 m neurtzen dituzte.

Erne! Lekuak ez daude mugikortasun pertsonek erabiltzeko seinaleztatuta.

Erne! Aparkalekuko lekuak erreserbatu egin behar dira, eta hotelak bertara sartzeko emandako argibideei jarraitu behar zaie.

Sarrera

  • Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
  • Sarrera nagusia zero kotan dago.
  • 2 ate daude jarraian. Lehenengoa lerragarria eta automatikoa da, eta 137 cm-ko igarobide librea dago. Bigarrena eskuz irekitzen den atea da eta bi atez osatuta dago. Bakoitzak 78 cm-ko igarobide librea du (156 cm-ko igarobide librea guztira).
  • Sarrerako ateen eta harrera-gunearen artean arrapala bat dago.

 

Informazio-gunea

  • Arreta-mahai nagusiak 2 altuera ditu.
  • Beheko eremua gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
  • Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

 

Barruko zirkulazioa

  • Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Atondoak zabalak dira eta argi egokia dute.
  • Eserlekuak daude atondoan eta kafetegian.
  • Pasabideen zabalera ez da beti bera: 110 cm eta 135 cm artekoa da lehen solairuan.
  • Eskailerak eta igogailua ditu.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
  • Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu

Komun egokituak

  • Hotelak ez du komun egokitu partekaturik.

Logela egokitua

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
  • Logela beheko solairuan dago, harrera-gunearen ondoan.
  • Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
  • Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Bainugela zabala da: atea lerragarria da, dutxa zero kotan dago eta euskarri-barra finkoa eta eserlekua ditu; konketak aginte bakarreko iturria dauka eta hurbiltzeko espazio librea du; ispilua okertuta dago; eta komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta beste eraisgarria.

 

Kafetegia

  • Hotelak kafetegia du harrera-gunearen ondoan.
  • Kafetegiak buffet gosariak eskaintzen ditu.
  • Ez dago oztoporik ez sartzeko, ez zirkulatzeko.
  • Mahaiek hanka bat dute erdian eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 70 cm daude.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

Erne! Hotelak ez du komun egokitu partekaturik.

  • Logela egokitu bat.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
  • Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
  • Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillez daude.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.