Laburpena
1912tik, Maria Cristina hotela Donostiako historiari eta bizitza kulturalari lotuta egon da. Belle Epoque estiloan apaindutako gelak dituen establezimendu hau Gipuzkoako hiriburuak eskaintzen duen dotoretasunaren eta luxuaren irudikapen argia da.
Hiriaren erdian dago, Urumea ibaiari begira, eta zinemako eta ikuskizunen munduko izarrak hartu izan ditu. Eskaintzen diren zerbitzuen artean nabarmentzekoak dira logela zabal eta erosoak, langile guztiek eskaintzen duten tratu pertsonalizatua edo gastronomia aparta.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: 5 izar
Argentinar Errepublikaren pasealekua, 20004 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke
- Dbus hiribus-sarearen 5, 16, 18, 19, 21, 25, 26 eta 28 lineak hoteletik 200 m-ra geratzen dira.
- Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak “Okendo 5”, “Okendo 11” eta “Okendo 18”, 200 m-ra geratzen dira.
- Geralekuetatik hotelerako bidean ez dago oztoporik.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak auto-aparkatzaile zerbitzua du.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude inguruko kaleetan: Bengoetxea kalean, Argentinar Errepublikaren pasealekuan eta Okendo aparkalekuan
- Okendo aparkalekutik hotelerako bidean ez dago oztoporik.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko aparkalekuen planoa
Sarrera
Hotelak 3 sarrera ditu:
- Argentinar Errepublikaren pasealekuko sarrera: Alde banatan eskubandak dituzten eskaileren bidez. Beirazko ate birakaria (abiadura moteltzeko botoi bat dago).
- Okendo kaleko sarrera: Alde banatan eskubandak dituzten eskaileren eta sarrera nagusiko ate birakariaren bidez
- Tabernaren terrazarako sarrera. Okendo kaleko sarreraren ondoan dago eta gurpil-aulkian doazen pertsonentzat irisgarria den igogailu bat dago. Igogailuaren tamaina: 120 cm x 140 cm, eta 100 cm-ko igarobide librea atean. Hotelaren sarreran eskuz irekitzen den ate bat dago eta 100 cm-ko igarobide librea du.
informazio-gunea
- Arreta-mahai nagusia ez dago gurpil-aulkia duten pertsonentzat prestatuta.
- Mahai lagungarri bat dago eskuinaldean, 68 cm-ko altuera duena eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dagoena
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria da, eta eremu batzuetan moketa dago./li>
- Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argi egokia dute.
- Eserlekuak daude harrera-gunean, terrazan eta tabernako eremuko pasabideetan.
- Eskailerak eta igogailuak ditu.
- 3 igogailu daude.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 100 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean. Botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak dituzte.
Komun egokituak
- Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
- Komun partekatuak harrera-gunearen solairuan daude, gosarietarako eremua baino lehenago.
- 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
- Ateak lerragarriak dira, eta 87 cm-ko igarobide librea dago.
- Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke.
- Komun egokituek larrialdietarako heldulekua dute.
Logela egokitua
- Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 4 logela daude, logela bat hotelaren 4 solairuetako bakoitzean.
- Logela horiek ondoko logelarekin barrutik komunikatzeko aukera dute.
- Ateek 87 cm-ko igarobide librea dute.
- Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- 4 logeletako komunak zabalak dira: ateak lerragarriak dira, dutxak zero kotan daude eta eserlekuak eta euskarri-barrak dituzte, konketek aginte bakarreko iturria dute eta hurbiltzeko espazio librea dute, komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan eta dutxako eserlekua daukate.
- Hotelak entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako 10 logela ditu. Dei-txirrinaren eta larrialdietarako alarmaren abisu bisuala dute.
Kafetegia
- Hotelak taberna bat, gosarietarako eremu bat eta jatetxe bat ditu.
- Sarrerak zero kotan daude.
- Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
- Tabernan, mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 62 cm daude; jatetxean, 71 cm; gosarietarako eremuan, 73 cm; eta buffeteko mahaietan, berriz, 92 cm.
- Tabernan, desnibelik gabeko terraza zabala dago.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
- 4 logela egokitu
- Auto-aparkatzaile zerbitzua..
- Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteletik gertu.
- Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
- Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillez daude.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako 10 logela.
- Harrera-guneko arreta-mahaiak indukzio magnetikoko begizta du.
- Ez dago zeinu-hizkuntza dakien langilerik.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.