Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Kontxaren parean, hondartzako lehen lerroan, Donostiako eraikin ospetsuenetako bat dago. XIX. mendeko jauregia Hotel de Londres y de Inglaterra da gaur egun.

Establezimendu dotore honek luxuzko 166 logela ditu. Bertan, urrezko garaiko arkitektura eta akabera moderno eta erosoak uztartzen dira. Bezeroek, gainera, Brasserie Mari Galant jatetxean euskal gastronomiaz eta badiara begira dagoen tabernan koktelaz goza dezakete.

Era berean, historia handiko hotel honek hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar bere aretoetan: ospakizun pribatuak, ekitaldi publikoak...

Datu orokorrak

Kategoria: 4 izar

Zubieta kalea 2, 20007 Donostia

Web

+34 943 440 770

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook icon youtube

Logo Hotel de Londres y de Inglaterra

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 16, 18, 19, 23, 26 eta 28 linea 150 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Hoteletik gertuen dago autobus-geralekua "Urbieta 6" da. Hoteletik 150 m-ra geratzen da.
  • Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Erne! Autobus-geralekuak eta -ibilbideak aldatu egin daitezke, hirigunean obrak daudelako.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak.

  • Hotelak bezeroentzako lekuak ditu erreserbatuta parking Kontxa.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako 2 leku daude Kontxa aparkalekuko 5. solairuan. Tamaina: 4,50 m x 3,20 m.
  • Kontxa aparkalekutik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude hoteletik hurbil: bat Zaragoza plazan eta beste bat Arrasate kalean.

Sarrera

  • Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
  • Arrapala bat dago sarreran.
  • Beirazko 2 ate lerragarri eta automatiko. Lehenengo ateak 136 cm-ko igarobide librea du eta, bigarrenak, 141 cm-koa

Informazio-gunea

  • Arreta-mahai nagusia ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat prestatuta.
  • Langileek arreta-mahaitik kanpo artatu ditzakete bezeroak, tableta erabilita.
  • Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

 

Barruko zirkulazioa

  • Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria da eta, eremu batzuetan, moketa dago.
  • Pasabideak eta atondoak zabalak dira eta argi egokia dute
  • Eserlekuak daude atondoan eta tabernako eremuan.
  • Eskailerak eta igogailua ditu.
  • 3 igogailu daude.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuetako bi erabil ditzakete. Tamaina: 116 cm x 113 cm, eta 74 cm-ko igarobide librea atean.
  • Botoiak braillez seinaleztatuta daude, eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisua eta abisu bisuala dituzte

Komun egokituak

  • Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
  • Komun partekatuak harrera-gunean daude.
  • 2 komun egokitu daude, bata gizonentzat eta bestea emakumeentzat.
  • LAteak eskuz irekitzen dira.
  • Ateek 80 cm-ko igarobide librea dute.
  • Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke.

Logela egokitua

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 4 logela eta logela domotiko bat daude.
  • 5 logelak lehen solairuan daude.
  • Ateek 88 cm-ko igarobide librea dute.
  • Logela domotikoko atea automatikoki irekitzen da giltza hurbiltzean, braillez seinaleztatuta dago eta soinuzko abisua eta abisu bisuala dituen txirrina du.
  • 4 logela egokituetako ateak eskuzkoak dira.
  • Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Logela guztiek balkoia dute.

Erne! Balkoietara ateratzeko 15 cm-ko maila dago eta, logela batzuetan, lekua estua da. Arrapala mugikor bat dago eskuragarri.

  • Logela domotikoak ohe artikulatua du eta ohearen alde bakoitza era independentean kudea daiteke. Etengailuak eta gortinak botoien eta tabletaren bidez kontrola daitezke.
  • 5 logeletako komuna zabala da: ateak lerragarriak dira, dutxak zero kotan daude eta eserlekuak eta euskarri-barrak dituzte eta bainuontziak ere badaude. Konketak aginte bakarreko iturria dauka eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago. Gainera, komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan.

Erne! Altzarien kokapena aldatu egiten da logela batetik bestera. Horregatik, mugikortasun urriko pertsonei hotelarekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen die hotelak, bezeroaren beharrei hobekien erantzuten dien logela erreserbatzeko.

Kafetegia

  • Hotelak taberna bat, gosarietarako eremu bat eta jatetxe bat ditu.
  • Taberna eta jatetxea jendarteari ere irekita daude.
  • Tabernara bi lekutatik sar daiteke: harrera-gunetik eta kaletik.
  • Harrera-guneko sarrera zero kotan dago.

Erne! Tabernara kaletik sartzeko eskailerak daude.

  • Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
  • Jatetxean eta gosarietarako eremuan, mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 72 cm daude eta buffeteko mahaian, berriz, 96 cm.
  • Tabernan hainbat estilotako mahai eta aulkiak daude.
  • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Menuak alergenoei buruzko informazioa du.

 

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokitu partekatuak.
  • 4 logela egokitu.
  • Logela domotiko bat.
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago establezimenduko aparkalekuan.
  • Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
  • Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuaren botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisua ere badago.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.