Laburpena
Via Fora jatetxea Urumea ibaiaren parean dago, eta Mediterraneoko eta Kantauriko gastronomia uztartzen dituen sukaldaritza eskaintzen du. Berezitasun hauek dituzte: arrozak, itsaski-paellak, fideua, arroz beltza, hestebeteak, gaztak eta tostadak. Halaber, establezimendua ezaguna da bezeroak etxekoen moduan hartzen direlako eta tratu pertsonalizatua ematen zaielako.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Federico García Lorca Pasealekua 10, 20014 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa jatetxea
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke: autobusa eta trena.
- Dbus hiribus-sarearen 17, 23, 24 eta 26 lineak jatetxetik 500 m-ra geratzen dira.
- Jatetxetik gertuen dauden autobus-geralekuak "Federico García Lorca 6" da. Geralekua 170 m-ra geratzen da.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Hurbilen dagoen tren-geralekua RENFEren Norteko geltokia eta 500 m-ra dago.
- Hurbilen dagoen Euskotren-en tren-geralekua Amarako geltokiada, eta 600 m-ra dago.
- Geralekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Jatetxearen pareko kalean mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago. Tamaina: 2,50 m x 6 m.
- Jatetxetik hurbilen dagoen lur azpiko aparkaleku publikoa Geltokiko da.
- Aparkalekuetatik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Jatetxeak sarrera nagusi bat du Federico García Lorca pasealekutik, eta beste 2 terrazatik.
- 3 ateak eskuz irekitzen dira, eta 85 cm-ko zabalerako igarobide librea dago.
- Sarrera nagusia zero kotan dago.
- Terrazako sarretako batean 5 cm-ko irtengune bat dago eta, bestean, arrapala bat.
Informazio-gunea
- Webgunean jatetxeari eta menuei buruzko informazioa dago.
- Menua QR baten bidez eskura daiteke.
Barruko zirkulazioa
- Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Ongi argiztatuta dago.
- Mahaiek hanka bat dute erdian.
- Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude.
Komun egokituak
- 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
- Komunetara sartzeko eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 88 cm-ko igarobide librea.
- Kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 75 cm-ko igarobide librea dago.
- Komunontziek euskarri-barra eraisgarriak dituzte bi aldeetan.
- Gurpil-aulkia duten pertsonak konketetara hurbil daitezke.
Menuak
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
Erne! Jatetxeak bezeroei gomendatzen die erreserban jakinaraz dezatela jankideren batek elikadura-behar zehatzak dituen, hala nola alergiak edo intolerantziak.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokituak
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
- Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Webgunean informazioa dago.
- Menua QR kode batez bidez eskura daiteke.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.