Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Itsaspe jatetxea Donostiako erdigunean dago, San Martzial kalean, eta produktuan, kalitatean eta tradizioan oinarritutako gastronomiak egiten du berezi. Establezimenduko tabernan pintxoak eta anoak jateko aukera dago eta jatetxean, aldiz, euskal menu tradizional aparta dasta daiteke.

Datu orokorrak

San Martzial kalea 8, 20005 Donostia

Web

+34 943 20 55 47

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook

Logo Restaurante Itsaspe Donosti

Ikusi informazio osoa jatetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 8, 9, 13, 14, 29, 33, 36, 37, 40, 42, B3, B7, B10 lineak jatetxetik 250 m-ra geratzen dira.
  • Jatetxetik gertuen dauden autobus-geralekuak "Askatasuna 21", "Askatasuna 19", "Askatasuna 15" eta "Askatasuna 7" dira.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Geralekutik jatetxerako bidean ez dago oztoporik.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

 

Sarrera

  • Jatetxeak sarrera nagusi bat dauka.
  • Eskuz irekitzen den atea du, eta 89 cm-ko zabalerako igarobide librea.

 

Informazio-gunea

  • Webgunean, jatetxeari eta menuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak egiteko aukera ere badago.
  • Menua QR baten bidez eskura daiteke.

 

Barruko zirkulazioa

  • Establezimenduak 3 solairu ditu: beheko solairuan, kalearen maila berean, taberna-kafetegia dago eta, solairuartean eta -1 solairuan, jatetxea.
  • Beheko solairuetara eskaileretatik edo karga-jasogailuan jaitsi daiteke.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek karga-jasogailua erabil dezakete. Tamaina: 93 cm x 132 cm, eta 80 cm-ko igarobide librea atean.

Erne! Karga-jasogailua establezimenduko langile batekin batera erabili behar da beti.

  • Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenak barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Ongi argiztatuta dago.
  • Jatetxean hainbat altueratako mahai luzeak, karratuak eta biribilak daude. Mahai batzuek 4 hanka eta erdiko beste hanka bat dituzte.
  • Adibidez, solairuartean, mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 73 cm daude.

Erne! Taberna-kafetegiko mahaiak altuak dira.

Erne! Gurpil-aulkian doazen edo mugikortasun urria duten pertsonek, aldez aurretik, joango direla jakinaraztea gomendatzen da.

 

Komun egokituak

  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Komunak -1 solairuan daude
  • Karga-jasogailua eta eskailerak daude hara jaisteko.
  • Komunetara sartzeko eskuz irekitzen diren ateak daude, eta 90 cm-ko igarobide librea.
  • Kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Komunontziek euskarri-barra eraisgarriak dituzte bi aldeetan.
  • Konketek aginte bakarreko iturria dute, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta daude.
  • Emakumeen komuneko ispilua okertuta dago.

Menuak

  • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Beste menu bat dago, alergenoei buruzko informazioarekin.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

    • Komun egokituak.
    • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimendutik gertu.
    • Sarrera eta barruko zirkulazioa irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
    • Karga-jasogailu irisgarria dago.

Erne! Taberna-kafetegiko mahai asko ez dira irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat..

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Webgunean informazioa dago.