Oharra
Obrengatik itxitako geltokia.
Behin-behineko geltokiari buruzko informazioa, Nestor Basterretxea plazan kokatua, laster webgune honetan.
Laburpena
ADIF-en tren-geltokia, Iparraldeko edo RENFE-ren geltokia izenez ezaguna, Espainiako hainbat herri Donostiarekin konektatzen dituen garraio publikoko sarearen geltoki nagusia da. Hirigunean dago, autobus-geltokiaren ondoan. Kafetegia eta mugikortasun murriztua edo desgaitasuna duten eta/edo adineko pertsonei laguntzeko zerbitzua (ATENDO zerbitzua) ditu.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Paseo de Francia, 22. Donostia 20012 Gipuzkoa.
www.adif.es/eus / www.renfe.com/eus
+34 943 841 210 / +34 606 991 423
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Astelehenetik ostiralera: 05:30 - 23:15 eta larunbat, igande eta jaiegunetan: 06:15 - 23:15.

Ikusi informazio turistiko osoa Donostiako Geltokia (Adif) eta Renfe
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
Tren-geltokiaren aurrean, autobus-geralekua dago, eta bi markesina daude bertan.Dbus sareko hiriko autobus-linea hauek geratzen dira: 45, 24, 17 eta 37.
Hemen kontsultatu Dbus-en lineak eta ordutegiak: www.dbus.eus/dbus-en-mugitzea/lineen-mapa-eta-ordutegiak/
Markesinara iristeko, kalea gurutzatu behar da. Oinezkoentzako pasabidea dago, soinua egiten duen semaforoarekin.
Erne! Dbus markesinetako paneletan eta autobusetan soinu-abisuak aktibatzeko erabiltzen den aginte berdinarekin, Donostiako semaforo soinudunak aktiba daitezke.
Boulevardeko 8. zenbakiko Turismo Bulegoan eta ADIFen eta RENFEren San Sebastián-Donostia geltokiaren aldameneko turismo-bulegoan eskura daitezke aginteak, fidantza ordainduta.
Tren-geltokia autobus-geltokiaren ondoan dago. Tren-geltokiaren espaloian, irten eta ezkerretara, lurpeko autobus-geltokira joateko eskailerak eta igogailua daude. Donostia nazioko eta nazioarteko hainbat helmugarekin konektatzen duten autobus-konpainia ugari daude.
Tren-geltokiaren aurrean, hiri-inguru batean, taxien geralekua, zamalanetarako gunea eta motorrak eta bizikletak aparkatzeko eremua daude.
Autobus-geltokitik, hiriko autobusen geralekuetatik eta taxien geralekutik tren-geltokira joateko bideak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
Erne! Igogailuz ere sar daiteke autobus-geltokira, baina ez dago behar bezala seinaleztatuta.
MMP aparkalekuak
Erne! Tren-geltokiaren inguruko kaleetan ez dago lekurik erreserbatuta.
- Autobus-geltokiaren azpiko aparkalekuan, MMP-tzat erreserbatutako lekuak daude.
- Tren-geltokiko sarrera dagoen espaloi beretik sartzen da autobus-geltokiko aparkalekura, eskaileren edo igogailuaren bidez. Irisgarria da mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
Lurpeko aparkalekuei buruz, Automobila - Auto pribatua fitxan informazio gehiago dago.
Sarbidea
- Sarrera nagusia lurraren arrasean dago, eta 3 ate gidaridun automatiko ditu.
- Hiru ateek 1,7m-ko zabalera dute, igarotzeko trabarik gabe.
- Ateen barruko eta kanpoko zonan, bira egiteko erradioa 2m-koa da.
Barruko zirkulazioa
- Geltokiaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazenentzat.
- Zoladura gogorra da, maldarik eta irtengunerik gabea.
- Sarrera nagusiak atondo handi batera eramaten du. Han daude txartel-makinak, informazio-gunea, trenen ordutegien informazio-panelak, helmugei eta irteerei buruzko informazioa ematen duten pantaila altuak eta kanpora irteteko atea. Atean, trenaren nasara eramaten duten tornuak daude.
- Tornuetako hiru gurpil-aulkientzat egokituta daude.
- Dena maila berean dago.
Informazio-gunea
- Informazio-guneak ez du harrera-mahai baxurik.
- Hormetako batean, trenen ordutegiak jasotzen dituzten orriak daude.
- Bi pantaila daude trenen helmugei eta irteerei buruzko informazioarekin. Erne! Pantailak leku altuan kokatuta daude.
- 6 txartel-makina daude.
- Horietako bi irisgarriak dira gurpil-aulkian doazenentzat.
- Informazioa webgunean eta RENFE-ren aplikazioetan ere kontsulta daiteke.
- Aplikazioei buruzko informazioa: www.renfe.com
Komun egokituak
- Erreserbatutako komuna ere badago. Erne! ATENDOko langileei giltza eskatu behar zaie.
- Atearen zabalera librea 0,90m-koa da.
- Komunak 1,85 m ditu hondoan eta 1,85m zabaleran.
- Komunaren barruan, biratzeko erradioa 1,50m-tik beherakoa da.
- Pixontzia hormetako bati atxikita dago. Transferentzia alde bakarretik egin daiteke. Bi barra eraisgarri ditu, alde bakoitzean bana.
Laguntzeko zerbitzua
ADIF-ek doako zerbitzua du desgaitasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonei arreta eta laguntza emateko: Renfe ATENDO. Ibilbide luzeetako txartelak erosten dituzten bidaiariei laguntzeko zerbitzua da.
- Webgunean eska daiteke: www.renfe.com/eus
- Entzumen-desgaitasuna eta/edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonek lotura honetan eska dezakete: www.telesor.es
- Mugikor-aplikazioen bitartez ere eska daiteke: iOS (Deskargatu) eta Android (Deskargatu).
- Edo doako telefono honetan 912 140 505.
Laguntza-txakurrak
Geltoki eta ibilgailu guztiek laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartu behar dituzte (gida-txakurrak, alerta medikokoak, gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
Iparraldeko geltokiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako komuna du.
Erne! Giltza eskatu behar da.
- 3 tornu irisgarri daude gurpil-aulkian doazenentzat.
- RENFE-ren trenek lekuak erreserbatuta dituzte gurpil-aulkian doazenentzat.
- Laguntza-zerbitzua aurrez eskatu behar da.
Ikusmen-irisgarritasuna
Trenek megafonia-zerbitzua dute hurrengo geralekuen berri emateko.
Erne! Bagoi gehienetan, ateak ez ohi dira automatikoki irekitzen, eta botoi bati sakatu behar zaio.
Erne! Renfe-ren aplikazio gehienak partzialki irisgarriak dira pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituztenentzat (2019).
- RENFE-ren webgunea partzialki irisgarria da.
- RENFE-ren ATENDO aplikazioa irisgarria da pantaila-irakurgailuak erabiltzen dituztenentzat.
- Laguntza-zerbitzua aurrez eskatu behar da.
Entzumen-irisgarritasuna
- Entzumen-desgaitasuna eta/edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonek ADIF-era idatz dezakete, esteka honen bidez: www.telesor.es
- ADIF-en eta RENFE-ren tren-geltokien zerbitzuei buruz informazioa jaso dezakete, eta ATENDO zerbitzua eskatu.
- Laguntza-zerbitzua aurrez eskatu behar da.
Irisgarritasun kognitiboa
- Laguntza-zerbitzua aurrez eskatu behar da.