Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Victoria Eugenia Antzokia hiriko erdigunean dago, Maria Cristina hotelaren aldamenean. Donostiako eraikin adierazgarrienetako bat da. Historiaz betetako antzoki hau 1912an inauguratu zenetik hiriko kultur ekitaldi nagusienen lekuko izan da. Azken berritze-lanen ostean, 2007an berriro zabaldu zituen atean, gune berriekin: Areto nagusia 910 eserlekurekin, Club aretoa, Sarrera eta Foyer Aretoa, Txina Aretoa, Dantza Aretoa, Prentsa-aretoa, Erabilera anitzeko aretoak eta Kanpoaldeko lokalak.

Datu orokorrak

Paseo República Argentina, 2. San Sebastián 20004 Gipuzkoa.

www.victoriaeugenia.eus

+34 943 481 160 / +34 943 481 818

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Leihatilako ordutegia. 11:30-13:30 / 17:00-20:00. Antzokiko ateak ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago zabaltzen dira.

Prezioak. Ikuskizunaren eta eserlekuen arabera aldatzen dira. Gurpil-aulkian doazenentzat eta laguntzailearentzat % 20ko deskontua dago.

icon twitter icon facebook icon instragram

Teatro Victoria Eugenia
 
 
 

Ikusi informazio turistiko osoa Victoria Eugenia Antzokia

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan bertara daiteke.
  • Antzokitik gertu, Boulevarda, Askatasunaren Etorbidea, Gipuzkoa plaza eta Okendo kalea daude, eta, han, erdigunea eta hiriko beste zona batzuk lotzen dituzten Dbus lineetako (Donostiako hiribus-sarea) geralekuak daude.
  • Beste batzuen artean, 5, 8, 9, 13, 14, 16, 18, 25, 21, 26, 28 eta 29 lineak.
  • Linea eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus aplikazioan: iOS (Deskargatu) , Android (Deskargatu) eta Windows (Deskargatu).
  • 2 taxi-geraleku daude hurbil: bata Boulevarden, autobus-geralekuen aldamenean, eta, bestea, berriz, Idiakez Kalean.

MMP-tzako aparkalekuak

  • Antzokitik gertu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako plaza ugari daude.
  • Aparkatzeko txartel urdin europarra dutenek kalean MMP-tzat erreserbatutako plazak erabil ditzakete, doan, 24 orduz.
  • TAO zonan ere aparka dezakete, 2 tarifa ordaintzearen truke.
  • Informazio gehiagorako, kontsultatu kaleko MMP-tzako plazei eta txartel urdinari buruzko fitxa: Mugikortasun Murriztua duten pertsonentzako lekuak kalean.
  • Gertu, aparkaleku publikoak daude: Okendo, Boulevard eta Kursaal.
  • Aparkaleku publikoetan, MMP-tzako plazak daude, ordainpean.
  • Oinezkoen ibilbideak prestatuta daude gurpil-aulkian doazenentzat, antzokiaren eta taxi- eta autobus-geralekuen, Mugikortasun Murriztua duten Pertsonentzako plazen eta inguruko aparkaleku publikoen artean.

Sarbidea

  • Victoria Eugenia Antzokiak sarbide nagusia du.
  • Gidaridun ate automatikoak > 90 zentimetroko igarobide librearekin.
  • Atondora eskaileratik eta arrapalatik sartzen da.
  • Aretoetara eskaileretatik eta plataforma jasogailuaren bidez sar daiteke.
  • Igogailua dago.

Informazio-gunea

  • Eraikinaren kanpoan leihatila bat dago.
  • Arrapalatik eta atetik sartzen da, eta 85 cm-ko pasabide librea du.
  • Erakusmahaia ez dago prestatuta gurpil-aulkian doazenentzat.

Komun egokituak

  • Antzokian, komun egokitu bana dago gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Ateak 90cm-ko igarobide librea du.
  • Biraketa-erradioa 1,50 metrokoa da.
  • Komunetan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.

Barruko zirkulazioa

  • Antzokia prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Igogailua eta plataforma jasogailuak ditu.

Igogailua

  • Igogailua prestatuta dago gurpil-aulkian doazenentzat.
  • 1,40m x 1,20m.
  • Ateak 0,90m-ko igarobide librea du.

Zaindegi-zerbitzua

  • Antzokiak leihatilak eta arropazaindegia ditu.
  • Sarrera 0 kotan eta pasabideko zabalera librea < 1,20m.
  • Leihatilak hainbat alturatan antolatuta daude.
  • Nahiko ondo argiztatuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun murriztua duten pertsonen laguntza-txakurrak, etab.), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Eskuragarri hemen: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Antzokiko sarbide guztiak eta eraikina prestatuta daude mugikortasun murriztua duten pertsonentzat.
  • Besaulkien patioaren 14. lerroan eserleku erreserbatuak daude. Eserleku horiek gorde egiten dira gainontzeko lekuak saldu arte.
  • Eserleku horiek eta laguntzailearenak % 20 deskontua dute.
  • Antzokiak gurpil-aulkia maileguan eskaintzen du.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Igogailuaren barruko botoiak goi-erliebean eta braillen daude.
  • Protokoloa betez, aretoko langileek itsuei edo ikusmen urriko erabiltzaileei eserlekuetara laguntzen diete.

Erne! Aurretiaz eskatzea gomendatzen da.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Antzokia ez dago indukzio magnetikoko begiztaz eta soinudun anplifikadorez hornituta.
  • Ikuskizunaren arabera, baliteke azpitituluak izatea.