Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Egia auzoan, Tabakalera eraikinaren aurrean eta Cristina Enea parketik gertu, Atotxa Rooms pentsioa dago. 7 logela ditu eta giro atsegin eta familiarra eskaintzen die bezeroei. Gainera, pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen da. Donostiako autobus- eta tren-geltokitik metro gutxira dago.

Datu orokorrak

Kategoria: 2 izarreko Pentsioa

Mandasko Dukearen pasealekua 44, 20012 Donostia

Web

+34 943 22 97 33

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagramicon facebook

Logo Atotxa Rooms

Ikusi informazio osoa ostatua

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 9 eta 41 lineak hoteletik 90 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Pentsiotik gertuen dagon autobus-geralekua "Tabakalera" da.
  • Autobus-geralekuetatik pentsioko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Erne! 2022ko urtarriletik obretan ari dira eremu horretan, eta Norteko geltokitik pentsiora joateko behin behineko pasagune bat igaro behar da. Pasagunera heltzeko eskailerak eta igogailua daude.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Pentsioko bezeroek Atotxa aparkalekuan aparkatzeko tarifa bereziak dituzte.
  • Pentsiotik hurbil lur azpiko 2 aparkaleku publiko daude: Atotxa aparkalekua eta Geltokiko aparkalekua.
  • Pentsio inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude:
  • Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Pentsioa zabaldegi batean dago, Tabakalera eraikinaren parean.
  • Zabaldegira heltzeko 2 arrapala daude, eta irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat. Arrapalak 26 metro luze (atseden-gunea dute) eta 3 m zabal dira, eta % 6ko desnibela dute.
  • Pentsioak sarrera nagusi bat dauka.
  • Arrapala txiki bat dago.
  • Eskuz irekitzen den atea du, eta 108 cm-ko zabalerako igarobide librea.

 

Informazio-gunea

  • Arreta-mahaiak 86 cm-ko altuera du.
  • Webgunean, pentsioari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke

Barruko zirkulazioa

  • Pentsioa prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Pasabideak eta atondoak argiztatuta daude.
  • Pasabide estuak, metro bat baino gehiagoko zabalerarekin.
  • Igogailua dauka.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 107 cm x 140 cm, eta 80 cm-ko igarobide librea dago atean.
  • Igogailuaren botoiak braillez seinaleztatuta daude eta goi-erliebea daukate, kanpoan zein barruan.

Komun egokituak

  • Pentsioak ez du komun egokitu partekaturik.

Logela egokitua

  • Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako logela bat dago.
  • Logela lehen solairuan dago.
  • Eskuz irekitzen den atea du, eta 87 cm-ko zabalerako igarobide librea.
  • Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Komuneko atea lerragarria da eta 83 cm-ko igarobide librea du, dutxak eserleku mugikorra du, komunontziak euskarri-barra eraisgarria du eta konketako iturria aginte bakarrekoa da.

Erne! Dutxak 6 cm-ko eskailera-maila du, ez du euskarri-barrarik, eta atearen igarobide librea 50 cm-koa da

Erne! Konketa ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta.

 

kafetegia

  • Pentsioak ez du kafetegirik.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

    • Logela egokitu bat.

Erne! Logela egokituko bainugelako dutxak eskailera-maila bat dauka, eta igarobide librea estuegia da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

  • Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak pentsiotik gertu.
  • Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
  • Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Ez du larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillez daude.
  • Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez du larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Familia-giroa eta tratu pertsonalizatua.