Laburpena
Silken Amara Plaza hotela hiriko sarreran dago, Kontxako hondartzatik 1,5 kilometrora.
Peña Ganchegi arkitekto ezagunak diseinatutako 4 izarreko establezimenduak 162 logela ditu. Horrez gain beste zerbitzu eta instalazio batzuk ere baditu: La Ola taberna, Plaza jatetxea, kafetegi-zerbitzua, buffet gosaria, hotelerako sarrera zuzena duen aparkalekua, liburutegia, gimnasio txikia eta ekitaldi eta ospakizunetarako areto modularrak.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 17, 21, 23, 24, 26, 27, 28, 32, 37 eta 46 lineak hoteletik 100 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
- Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak "Pio XII", "Antso Jakituna 35", "Antso Jakituna 11", "Antso Jakituna 28" eta "Antso Jakituna 33" eta "P.M. Collado" dira.
- Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Gertuen dagoen Euskotren-en tren-geralekua Amarako geltokia da, eta 800 m-ra dago.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak bezeroentzako 60 leku erreserbatuak ditu lur azpiko aparkaleku publiko batean.
- Lur azpiko aparkalekutik hotelera igotzeko igogailu bat dago.
Erne! Aparkalekutik hotelera sartzeko atea -2 eta -3 solairuetan dago. Txirrina jo behar da, edo giltza erabili.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako 2 leku daude aparkalekuan, bata -2 solairuan eta bestea -3 solairuan. Tamaina: 4,2 m x 3,5 m.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude kalean; adibidez Antso Jakituna hiribidean, hoteletik 100 m-ra geratzen dira: kokalekua Google Maps-en
- Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Hotelak sarrera nagusi bat dauka.
- Lur azpiko aparkalekutik, tabernatik edo jatetxetik ere sar daiteke.
- Sarbide nagusia zero kotan dago.
- Ate birakari automatiko bat dago.
Erne! Ezin da ate birakariaren abiadura erregulatu.
Ate birakariaren alde banatan 92 cm-ko igarobide librea duten eskuz irekitzen diren ateak daude.Informazio-gunea
- Arreta-mahai nagusia ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat prestatuta.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argi egokia dute
- Eserlekuak daude atondoan, lehen solairuan gosarietarako eremuaren ondoan eta -1 solairuan ekitaldietarako aretoen ondoan.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 130 cm x 140 cm, eta 77 cm-ko igarobide librea atean. Botoiak braillez seinaleztatuta daude, eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.
Komun egokituak
- Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
- Komun unisex egokitu bat dago -1 solairuan.
- Eskuz irekitzen den atea du, eta 78 cm-ko zabalerako igarobide librea.
- Komunontziak euskarri-barra eraisgarria du.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketara hurbil daitezke.
Logela egokitua
- Mugikortasun urrituko pertsonentzat egokitutako 6 logela daude.
- Logelak lehen, bigarren eta hirugarren solairuetan daude.
- Ateak eskuz irekitzen dira, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
- Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- 6 logeletako komunak zabala dira: ateak lerragarriak dira, dutxak zero kotan daude eta eserleku mugikorrak eta euskarri-barrak dituzte; konketek aginte bakarreko iturri dute eta hurbiltzeko espazio librea dute; ispilua okertuta dago; eta komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
Kafetegia
- Hotelak taberna-kafetegi bat, gosarietarako eremu bat eta jatetxe bat ditu.
- Taberna eta jatetxea jendarteari ere irekita daude.
- Tabernara bi lekutatik sar daiteke: harrera-gunetik eta kaletik.
- Kaletik tabernara sartzeko eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
- Kaletik jatetxera sartzeko 2 ate daude jarraian. Lehenengo atea eskuz irekitzen da, eta 75 cm-ko igarobide librea du; bigarren atea lerragarria eta automatikoa da, eta 220 cm-ko igarobide librea du..
- Harrera-gunetik tabernara eta jatetxera sartzeko espazioa zero kotan dago.
- Tabernaren eta jatetxearen artean 80 cm-ko igarobide librea duen ate bat dago
- Zirkulazioa eragozten duten oztopo batzuk daude.
Erne! Jatetxean, mahai batzuk dauden eremu batera heltzeko 3 eskailera-maila daude.
- Gosarietarako eremua bezeroentzat baino ez da. -1 solairuan dago.
- Sarrerako ateak 135 cm-ko igarobide librea du.
- Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Jatetxean eta gosarietarako eremuan, mahaiek hanka bat dute erdian eta azpiko ertzaren eta lurraren artean 73 cm daude; buffeteko mahaian, berriz, 86 cm.
- Tabernan hainbat estilotako mahai eta aulkiak daude.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- ElMenuak alergenoei buruzko informazioa du.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
Erne! Komun egokitu partekatu bakarra -1 solairuan dago.
- 6 Logela egokitu
- Mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago establezimenduko aparkalekuan.
- Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
Erne! Jatetxe-kafetegian, mahai batzuk dauden eremu altura heltzeko 3 eskailera-maila daude.
- Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillez daude.
- Lupa bat dago eskuragarri jatetxe-kafetegian.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.