Laburpena
2017ko udaberrian inauguratu zen SANSEbay hotelak kokapen pribilegiatua du: Donostiako alde zaharraren mugan, portuaren ondoan, itsasoko ikuspegi zirraragarriekin, hondartzatik gertu, Urgull mendiko sarreran eta hiriaren bihotzean.
Ostatu eskaintzan 29 logela ditu, baita diseinu dotoreko hainbat apartamentu ere.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus enpresako hiriko autobusen sareko 5, 8, 9, 13, 16, 21, 25, 26, 28, 29, 31 eta 42 lineak, hoteletik hurbil gelditzen dira.
- Hurbilen dauden autobus geralekuak “Boulevard 19”, “Boulevard 17”, “Boulevard 15”, “Boulevard 13”, “Boulevard 9” eta “Boulevard 3” dira, eta 600 metro baino gutxiagora daude hoteletik.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Geralekuen eta hotelaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
Kontuz! Oinezkoentzako bide irisgarria portuan dago, Mari kalearen parean; ia desnibelik gabeko pasabide altxatua dago bertan.
- Taxi geraleku bat dago hoteletik 450 metrora.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak robot bidez kontrolatzen den garajea dauka. Ibilgailua igogailu batean jaisten da garajera.
Kontuz! Hotela Alde Zaharrean dago, ibilgailuen sarbide mugatua duen oinezkoentzako gune batean.
- Garajean aparkatu nahi izanez gero, aldez aurretik hotelean abisatu behar da; bertara iritsita, hoteleko langile batek aparkatuko du ibilgailua.
- MMP seinalea duten aparkalekuak kalean daude Aldamar kalean, 450 m-ra.
- Eta Garibai kalean, 550 m-ra.
- MMP aparkaleku batzuk hoteletik 450 metrora daude, Boulevard aparkalekuan.
- Aparkalekuen eta hoteleko sarbidearen arteko oinezkoentzako ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik, baldin eta Mari kalearen parean dagoen eta harresiaren gainetik doan pasabide altxatua hartzen bada.
Sarrera
- Hoteleko sarrera nagusia zero kotan dago.
- Kristalezko ate lerragarri automatikoa da, 120 cm zabaleko pasabidearekin.
Informazio-gunea
- Mostradorea ez dago egokituta gurpil aulkietan dauden pertsonentzat.
- Webgunean hotelari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.
Barruko zirkulazioa
- Hotela horma bitartekoz lotutako 2 eraikinetan dago. Eraikinetako batek beheko solairua eta beste 4 solairu ditu; besteak, aldiz, beheko solairua eta beste solairu bat dauzka.
- Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke hotelaren barruan.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Korridoreak eta atondoak handiak eta argiak dira.
- Eserlekuak harrera gunean eta kafetegian daude.
- Eskailerak eta igogailua dauzka.
- 2 igogailu daude.
- Igogailuak gurpil aulkian dauden pertsonek erabiltzeko modukoak dira.
- Igogailuetako bat sarreraren ondoan dago eta lehenengo solairura iristeko erabil daiteke. Neurriak: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko tartea, atetik pasatzeko.
- Beste igogailuaz, aldiz, beheko solairutik lau solairu altuetara irits daiteke. Neurriak: 120 cm x 140 cm, eta 90 cm zabaleko pasabide librea.
- Igogailuek braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzte barruan eta kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak ere.
Komun egokituak
- Hotelak guztientzako komun bat dauka, "egokitu" seinalea duena.
- Komuna beheko solairuan dago, kafetegiaren ondoan.
- Ateko pasabide libreak 80 cm-ko zabalera du.
Kontuz! Komuna txikia da; komunontziak ez du laguntzeko barrarik; atea barrurantz irekitzen da eta kabinaren barruan ezinezkoa da gurpil aulkia biratzea.
Logela egokitua
- Badago egokitutako logela bat.
- Ateko pasabide libreak 90 cm-ko zabalera du.
- Gurpil aulkian doazen pertsonak ibil daitezke logelaren barruan.
- Logelako komuna handia da; ate lerragarria du, 80 cm-ko pasabidearekin; dutxa platera zero kotan du; konketak hurbiltzeko moduko espazio librea du eta palanka bakarreko txorrota; komunontziak laguntzeko barra etzangarri 2 dauzka.
Kafetegia
- Bezeroek gosaltzeko soilik erabiltzen den kafetegi bat du hotelak.
- Beheko solairuan dago, harrera gunearen ondoan.
- Kafetegirako sarbidea zero kotan dago.
- Gurpil aulkian doazen pertsonak mugi daitezke espazio horietan.
- Mahai gehienak lauki formakoak dira eta erdiko hanka bat dute.
- Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 71 cm da.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Guztientzako komun bat, "egokitu" seinalea duena. Kontuz! Komuna txikia da; komunontziak ez du laguntzeko barrarik; atea barrurantz irekitzen da eta kabinaren barruan ezinezkoa da gurpil aulkia biratzea.
- Egokitutako logela bat.
- Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
- Gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko moduko igogailuak.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdi alarmaz ohartarazteko soinu abisua.
- Braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzten igogailuak.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdi alarmaz ohartarazteko abisu bisuala.
- Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.