Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Hotela Ondarreta hondartzaren ondoan dago. 90 logela ditu, oso erosoak, baita honako zerbitzu hauek ere: Ondarreta jatetxea eta kafetegia, Green Bar taberna amerikarra, doako internet sarea (WiFi), bilera aretoak, parkinga...

Datu orokorrak

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus enpresako hiriko autobusen sareko 5, 16, 24, 25, 27, 33, 35, 40, 43 eta 45 lineak, hoteletik hurbil gelditzen dira.
  • Hoteletik gertuen dauden autobus geralekuak: “Anbulatorio Zaharra” 100 metrora, “Zumalakarregi 21” 190 metrora, “Iruña” 110 metrora eta “Benta Berri” 260 metrora.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Lurraldebus enpresako hiriarteko autobusen sareko hainbat linea gelditzen dira hoteletik hurbil.
    • "Zumalakarregi 14" geralekuan, hoteletik 110 metrora, UK01, UK09, UK10, UK11, UK41G eta UK49G lineak gelditzen dira.
    • "Zumalakarregi 11" geralekuan, hoteletik 140 metrora, BU03, BU05, BU07, BU08, BU41G eta BU47G lineak gelditzen dira..
  • Geralekuen eta hotelaren arteko ibilbidean ez dago oztopo arkitektonikorik.
  • Taxi geraleku bat dago hoteletik 140 metrora, Trento kalean.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • MMP seinalea duten aparkalekuak hoteletik hurbil daude:
  • Oinezkoentzako ibilbidean –aparkalekuen eta hoteleko sarbidearen artean– ez dago oztopo arkitektonikorik.

Sarrera

  • Hoteleko sarbidea espaloiaren gainetik dagoen plataforma batean dago. Plataforman sartzeko eskailerak eta arrapala erabil daitezke.
  • Arrapala gurpil aulkian doazen pertsonentzat irisgarria da. Neurriak: 2 metro zabal x 7,50 metro luze, eta % 10eko desnibela. Tranpal bat dauka, baita baranda bat ere, albo bietan, eta eskudelak bi altueratan daude.
  • Sarbideak kristalezko bi ate lerragarri automatiko ditu, 250 cm-ko zabalera duen pasabidearekin.

Informazio-gunea

  • 2 altueratako mostradorea.
  • Mostradorearen gune baxua zorutik 75 cm-ra dago eta gurpil aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko toki librea du.
  • Webgunean hotelari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa dago, baita erreserbatzeko aukera ere.

 

Barruko zirkulazioa

  • Gurpil aulkian dauden pertsonak mugi daitezke hotelaren barruan.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Atondoa zabala eta argiztatuta dago.
  • Eserlekuak atondoan eta kafetegian daude.
  • Eskailerak eta igogailua dauzka.
  • 2 igogailu daude.
  • Igogailuak gurpil aulkian dauden pertsonek erabiltzeko modukoak dira. Neurriak: 100 cm x 128 cm, eta 80 cm-ko tartea, atetik pasatzeko.
  • Igogailuek braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzte barruan zein kanpoan, baita solairuaren zenbakia adierazteko abisu bisualak eta akustikoak ere.

 

Komun egokituak

  • Hotelak egokitutako komunak ditu.
  • Atondoan daude, harrera mahaiaren aurrean.
  • Komunaurreko bat dago, emakumeen komunean, gizonen komunean eta egokitutako 2 komunetan sartzeko.
  • Ateak lerragarriak dira, eta 100 cm-ko zabalera duen pasabidea dute.
  • Komunontziak laguntzeko barra etzangarriak dituzte, albo bietan.
  • Konketen ondoan toki librea dago gurpil aulkian doazen pertsonak hurbil daitezen; sentsore bidezko txorrotak.

Logela egokitua

  • Hotelak egokitutako logela 2 dauzka.
  • Bata lehenengo solairuan dago; bestea, aldiz, bigarren solairuan.
  • Logeletan sartzeko ateak automatikoak dira eta barrurantz irekitzen dira.
  • Ateetako pasabidea 90 cm zabal da.
  • Gurpil aulkian dauden pertsonak ibil daitezke logelaren barruan.
  • Gortinak irekitzeko eta ixteko mekanismoa domotika bidez kontrolatzen da.
  • Logelak argizko eta soinuzko ohartarazlea du, atea jotzen dutela abisatzeko.
  • Armairuak argia du, eta barrak altuera baxuan.
  • Logelako komuna handia da; ate lerragarria du, 96 cm-ko pasabidearekin; dutxa platera zero kotan du, laguntzeko barrak, baita eserleku etzangarri bat ere; konketak hurbiltzeko moduko espazio librea du eta txorrota irisgarria; komunontziak laguntzeko barra etzangarri 2 dauzka.
  • Komunak alarmako 3 eskuleku ditu, komunontziaren albo bietan eta dutxan, eta erorikoak detektatzeko gailu bat du.
  • Komuneko zaborrontzia automatikoki irekitzen da, pertsona hurbiltzen zaionean.

Kafetegia

  • Hotelak kafetegi jatetxe bat du.
  • Hoteleko sarreraren alboko plataforman dago.
  • Kafetegi jatetxeak 2 gune ditu: hoteleko sarreraren ondoko espazioa eta terraza.
  • Kafetegi jatetxeak 3 ate ditu:
    • 1. atea: Zumalakarregi kaletik sartzeko eskailerak daude, kanpoko terrazaraino iristeko. Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 90 cm-ko pasagunea du.
    • 2. atea: Zumalakarregi etorbidetik sartzeko, hoteleko sarrera nagusia eta kafetegi jatetxerako sarbidea dagoen plataformara iristeko arrapala eta eskailerak daude. Atea eskuz irekitzen da, kanporantz, eta 90 cm zabaleko pasabidea du.
    • 3. atea: hotelaren barnealdetik kafetegi jatetxera sartzeko ate bat dago. Atea eskuz irekitzen da, kanporantz, eta 100 cm zabaleko pasabidea du.
  • Gurpil aulkian doazen pertsonak mugi daitezke espazio horietan.
  • Kafetegi jatetxeko barnealdeko mahai gehienek erdiko hanka bat dute.
  • Terrazan 4 hanka edo erdiko hanka duten mahaiak daude.
  • Mahaien beheko ertzaren eta zoruaren arteko altuera 71 cm da.

Kontuz! Terrazako mahai batzuk altuak eta aulkidunak dira.

  • Kafetegi jatetxeak egokitutako komunak ditu.
  • Komunaurreko bat dago, gizonen komunean, emakumeen komunean eta egokitutako komunean sartzeko.
  • Atea lerragarria da, eta 87 cm zabaleko pasagunea du.
  • Komunontziak laguntzeko barra eraisgarriak dauzka albo bietan, eta konketaren ondoan espazio librea dago gurpil aulkian dabiltzan pertsonak hurbil daitezen; gainera, sentsore bidezko txorrota du.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Irisgarritasun fisikoa

  • Guztientzat egokitutako komuna.
  • Egokitutako 2 logela.
  • Sarbidea eta barruko zirkulazioa oztoporik gabe.
  • Gurpil aulkian doazen pertsonek erabiltzeko moduko igogailuak.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdi alarmaz ohartarazteko soinu abisua.
  • Braille formatuko eta goi-erliebeko botoiak dituzten igogailuak, solairuaren zenbakia adierazteko abisu akustikoekin.
  • Zenbaki handiak dituzten telefonoak logela guztietan.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdi alarmaz ohartarazteko abisu bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetiko begiztarik, ezta Espainiako zeinu hizkuntza dakien langilerik ere.