Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Ondarretako hondartzatik eta Miramar jauregitik 250 m-ra dagoen Codina hotela guztiz eraberritutako eta estrategikoki kokatutako hiriko klasiko bat da. 65 logela ditu guztira establezimenduak, eta horietako 2 egokituak dira. Halaber, hotelak beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola: kafetegia, buffet gosaria, ikuztegia edo ordainpeko garajea (leku mugatuak)

Datu orokorrak

Kategoria: 3 izar

Zumalakarregi hiribidea 21, 20008 Donostia

Web

+34 943 21 22 00

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon facebook icon twitter

Logo Hotel Codina

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 5, 24, 25, 27, 33, 35, 40, 43, eta 45 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean
  • Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak "Antiguoko Anbulatorioa" (hotelaren pareko kalean) eta "Zumalakarregi 21" (hotelaren sarreraren ondoan) dira.
  • Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik..

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Hotelak leku-kopuru mugatua du lur azpiko aparkalekuan.
  • Aparkalekua ordainpekoa da.
  • Aparkalekuak ez dauka mugikortasun urriko pertsonentzako lekurik..
  • 1. lekua handiena da. 4,20 m x 2,50 m neurtzen ditu.
  • Hoteletik gertu mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude kalean. Adibidez::
  • Aparkalekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Establezimenduak zero kotan dagoen sarrera nagusi bat dauka.
  • Atea beirazkoa, lerragarria eta automatikoa da, eta 176 cm-ko igarobide librea du
  • Lur azpiko aparkalekutik hotelera igotzeko igogailu bat dago.

Erne! Aparkalekutik igogailura joateko pasabide estu bat dago, eta ateek 77 cm eta 87 cm arteko igarobide librea dute.

Informazio-gunea

  • Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.
  • Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 84 cm-ra dago eta gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
  • Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

 

Barruko zirkulazioa

  • Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria
  • Pasabideak eta atondoak zabalak dira eta argi egokia dute
  • Eserlekuak daude harrera-gunean, areto komunean eta kafetegian.
  • Eskailerak eta igogailua ditu.
  • 2 igogailu daude.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 120 cm x 139 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
  • Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak eta kontrastedunak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisua eta abisu bisuala dituzte.

 

Komun egokituak

  • Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
  • -1 solairuan daude, gosarietarako eremuan, hain zuzen.
  • 2 komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
  • Ateak lerragarriak dira. Emakumeen komuneko ateak 70 cm-ko igarobide librea dauka eta gizonezkoenak, 87 cm-koa.
  • Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
  • Konketek aginte bakarreko iturriak dauzkate, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude.

Logela egokitua

  • 2 logela egokitu daude.
  • Bata lehen solairuan dago; bestea, bigarrenean.
  • Ateek 87 cm-ko igarobide librea dute.
  • Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • 2 logeletako komunak zabalak dira: ateak lerragarriak dira eta 86 cm-ko igarobide librea daukate, dutxak zero kotan daude eta dutxarako banku bat daukate, konketek aginte bakarreko iturria dute eta hurbiltzeko espazio librea daukate, komunontziek euskarri-barra eraisgarria daukate eta dutxako eserleku mugikorrak.

Kafetegia

Hotelak kafetegi publikoa du eta bezeroentzako bakarrik den buffet gosarietarako gunea ere badu.

  • Kafetegia:
    • Kafetegiko sarrera zero kotan dago.
    • Kaletik sartzeko ate lerragarri automatikoak daude eta 176 cm-ko igarobide librea dute..
    • Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
    • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude.
    • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Gosarietarako eremua:
    • Buffet gosarietarako eremura eskaileretatik edo igogailuan hel daiteke.
    • Igogailuan joanez gero, eskuz irekitzen diren 2 ate daude, eta 78 cm-ko igarobide librea dago.
    • Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
    • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 76 cm daude; buffeteko mahaian, aldiz, 90 cm.
    • Buffetak alergenoei buruzko informazioa du.

 

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokitu partekatuak.
  • 2 logela egokitu
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hotelaren ondoko kalean.
  • Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
  • Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuen botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.