Laburpena
Ezeiza hotela bi izarreko ostatu familiarra da. Ondarretako hondartzaren lehen lerroan dago, hiriko eremu lasai batean, Haizearen Orrazia famatutik eta Igeldo mendiaren magaletik 500 m-ra. Ostatu-zerbitzuaz gain, hotelak jatetxe bat du, eta eskaintza gastronomikoa euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritzen da.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: 2 izar
Satrustegi Hiribidea 13, 20008 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 5, 16, 25, 27, 33, 40, 43 eta 45 lineak geratzen dira establezimendutik gertu.
- Hoteletik gertuen dauden autobus-geralekuak "Satrustegi II”, 50 m-ra, eta "Zumalakarregi 8" 350 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
- Autobus-geralekuetatik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak bere aparkalekua dauka.
- Aparkalekuak ez dauka mugikortasun urriko pertsonentzako lekurik.
- Aparkalekutik hotelera joateko igogailu bat dago. Eskuzko ate bat ere badago, 80 cm-ko igarobide librea duena.
- Hotelaren inguruko kaleetan mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak daude, adibidez:
- 3 aparkaleku daude Eduardo Chillida-n pasealekua, 1
- aparkaleku bat dago Eduardo Chillida-n pasealekua, 9
- Aparkalekuetatik hotelerako oinezkoentzako bidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Establezimenduak sarrera nagusi bat dauka.
- Sartzeko 11 m luze den eta % 10eko desnibela duen arrapala dago.
- Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea.
Informazio-gunea
- Arreta-mahaiak bi altuera ditu.
- Arreta-mahaiaren beheko eremua lurretik 78 cm-ra dago eta gurpil-aukia duten pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago, neurri batean, gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria da eta moketa dago eremu batzuetan.
- Atondoak eta pasabideek argi egokia dute.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 100 cm x 126 cm, eta 80 cm-ko igarobide librea atean
- Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.
Komun egokituak
- Hotelak komun egokitu partekatu bat dauka..
- -1 solairuan dago.
- Atea eskuz irekitzen da eta 76 cm-ko igarobide librea du.
- Komunontziak euskarri-barra bat du alde batean.
- Konketa gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago.
Logela egokitua
- Hotelak ez du logela egokiturik.
- 6 logelatan dutxa dago.
Kafetegia
Hotelak jatetxea eta kafetegia ditu..
- Jatetxea:
- Jatetxeak 2 sarrera ditu:
- Hotelaren barruko sarrera zero kotan dago; eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 90 cm-ko igarobide librea du.
- Kaletik sartzeko eskailerak daude; atea automatikoa eta lerragarria da eta 124 cm-ko igarobide librea dago.
- Jatetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 69 cm daude.
- Mahai batzuek hanka bat dute erdian.
- Jatetxeko komuna hoteleko komun partekatua da, -1 solairuan dagoena.
- Kafetegia:
- Kafetegiak ere 2 sarrera ditu:
- Hoteletik, hotelera sartzeko arrapala igo eta ate automatiko lerragarri bat gurutzatuta.
- Kaletik, eskailerak igo eta eskuz irekitzen den ate bat igarota.
- Kafetegian ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
- Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 74 cm daude.
- Mahai batzuek hanka bat dute erdian.
Erne! Komunera joateko eskailerak baino ez daude. Gurpil-aulkian doazen pertsonek hoteleko komuna partekatuak erabili behar dituzte.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
- Ez dago logela egokiturik
- Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak hoteleko inguruko kaleetan.
- Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira.
Entzumen-irisgarritasuna
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.