Laburpena
Igeldo mendiaren magalean eta Ondarretako hondartzatik 10 minutura, Avenida hotela dago. Hiru izarreko establezimendu honek bere aparkalekua dauka, eta Donostia hiriari begira dauden logela zabal eta modernoak. Halaber, hotelak bezeroentzako beste zerbitzu eta instalazioak ere baditu: kanpoko igerilekua, fitness aretoa, buffet gosaria eta abar. Nabarmentzekoa da Avenida hotela maskotak onartzen dituen hiriko ostatu bakarrenetako bat dela.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: 3 izar
Igeldo pasealekua 55, 20008 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 16 linea hoteletik 120 m-ra geratzen da establezimendutik gertu.
- Hoteletik gertuen dagoen autobus-geralekua "Igeldo pasealekua 72" da.
- Autobus-geralekutik hotelerako bidean oztopo batzuk daude: zebra-biderik gabeko bidegurutzea eta malda handiak.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak.
- Hotelak bere aparkalekua dauka.
- Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dauka. Tamaina: 4,50 m x 3,50 m.
Erne! Aparkalekutik hotelaren sarrerarako bidean eskailera-maila bat dago.
Sarrera
- Establezimenduak sarrera nagusi bat dauka.
- Eskuz irekitzen den atea du, eta 110 cm-ko zabalerako igarobide librea.
- Aparkalekutik hotelera joateko arrapala bat dago.
Erne! Atearen eta harrera-gunearen artean 6 eskailera-maila daude: eskubanda bat dago eskuinean eta eskailera-igogailu bat ezkerrean..
Informazio-gunea
- Arreta-mahaia ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat prestatuta
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotela prestatuta dago, neurri batean, gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria da eta moketa dago eremu batzuetan.
- Atondoa zabala da eta argi egokia du.
- Eserlekuak daude harrera-gunean, terrazan eta kafetegian.
- Pasabideak estuak dira, 92 cm-ko zabalera dute.
Erne! Igerilekura, terrazara eta gimnasiora heltzeko eskailerak baino ez daude.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- Gurpil-aulkiaan doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 85 cm x 140 cm, eta 79 cm-ko igarobide librea atean.
- Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak ditu.
Komun egokituak
- Hotelak 2 komun egokitu partekatu ditu.
- 0 eta -1 solairuetan daude.
- 0 solairuko komuna, harrera-gunearen solairuan dagoena:
- Eskuz irekitzen den atea dauka komunera sartzeko.
- Kabinako atea egokituko ate lerragarria da, eta 90 cm-ko igarobide librea du.
- -1 solairuko komuna, gosarietarako eremuaren solairuan dagoena:
- Eskuz irekitzen den atea du, eta 84 cm-ko igarobide librea du.
- Komunontziek 2 euskarri-barra eraisgarri dituzte, alde bakoitzean bana.
- Konketak gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude eta aginte bakarreko txorrota dute.
- Ispiluak okertuta daude.
Logela egokitua
- Hotelak ez du logela egokiturik.
kafetegia
- Hotelak kafetegia du gosarietarako eremuan bertan. -1 solairuan dago.
- Kafetegia irekita dago astelehenetik larunbatera 18:30etik 21:30era.
- Eskaileretatik eta igogailuan hel daiteke.
- Eskuz irekitzen den atea du, eta 84 cm-ko zabalerako igarobide librea.
- Kafetegian ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
- Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 63 cm daude; buffeteko mahaian, aldiz, 75 cm.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Gosariko buffetak alergenoei buruzko informazioa du.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
- Ez dago logela egokiturik.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude hoteleko aparkalekuan.
Erne! Hotelera sartzeko eskailerak eta eskailera-igogailua daude.
Erne! Terrazara, igerilekura eta gimnasiora heltzeko eskailerak baino ez daude.
- Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.