Laburpena
ARIMA luxuzko boutique motako hotel bat da, goi-mailako 4 izarrekoa, eta Donostiako erdigunetik 20 minutura dago, Miramon basoaren aurrean. Ingurune berde eta lasai horrek atseden hartzera eta erlaxatzera gonbidatuko zaitu eta, aldi berean, aukera emango dizu hiriko mugimenduaz eta zalapartaz gozatzeko. Hotelaren 69 logelak kontu handiz diseinatu dira, zure egonaldia erosoa eta perfektua izan dadin. Eraikina paisaiaren parte izateko sortu zen, aire garbiko ingurune batean. Basoaren ondoan altxatzen diren gainjarritako bolumenek nolabaiteko giza eta paisaia-eskala ematen diote Arima Hotelaren egiturari.
Eraikin osoaren muinean jaso da ingurumenarekiko errespetuaren asmo handiko kontzeptu berritzailea. Energia garbia erabiltzen duen azken belaunaldiko teknologia.
Eta, barruan, zuri aterpe eta arnas emateko eta modu natural eta sotil batean naturarekiko etengabeko harremana mantentzeko pentsatutako espazioak biltzen ditu, material noble eta sendoak erabiliz, hala nola harria, burdina eta zura, baita tonu neutroetako testurak eta ehun leunak ere.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: goi-maiako 4 izar
Miramón Pasealekua 162, 20014 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa hotela
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 17, 28, 31 eta 35 lineak hoteletik gertu geratzen dira.
- Gertuen dagoen autobus-geralekua “Poliklinika 1” hoteletik 120 m-ra geratzen da.
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
- Lurraldebusen hiriarteko autobus-sareko BU02 eta BU06 lineen geltokia hoteletik 140 m-ra geratzen da.
- Autobus-geralekuetatik hoteleko sarrerarako oinezkoentzako ibilbidea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
- Hotelak bere lurpeko aparkalekua du, sotoko solairuan.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku-plaza bat dago.
- Neurriak: 2,50 m bider 5 m.
- Hotelaren parean, doako parking publiko bat dago.
- Mugikortasun urriko pertsonentzako seinaleztatutako aparkaleku bat dauka.
- Neurriak: 3,60 m bider 4,50 m.
- Aparkalekuaren eta hotelaren sarbideen arteko oinezkoen ibilbideetan ez dago oztoporik.
Sarrera
Hotelak 2 sarbide ditu:
- Nagusia: Zoruaren mailan dago, eta bi ate ditu: bata birakaria eta, bestea, 115 cm-ko zabalerako igarobide librea duen ate automatiko bat, kanporantz irekitzen dena
- Kafetegia: Kanpotik sartzeko 105 cm-ko zabalerako igarobide librea duen eskuzko ate bat dauka, kanporantz irekitzen dena. Bestalde, hotelaren barnetik sartzeko igogailu bat dauka.
Erne! Kafetegira kanpotik sartzeko atea desnibel handiko kale batean dago eta astuna da.
Informazio-gunea
- Arreta-mahaia ez da irisgarria gurpil-aulkien erabiltzaileentzat.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Hotel barruko zirkulazioa gurpil-aulkien erabiltzaileentzat irisgarria da.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideak zabalak dira, eta argi egokia dute
- Eserlekuak daude harrera-gunean.
- Eskailerak eta igogailua ditu.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
- Igogailuen botoietako informazioa braillez eta goi-erliebean idatzita dago barnealdean eta kanpoaldean, eta ikusizko eta entzutezko abisuen bidez adierazten da solairuaren zenbakia.
Komun egokituak
- Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
- Bi komun egokitu daude, sexu bakoitzerako bana.
- Ateak lerragarriak dira, eta 92 cm-ko igarobide librea dago.
- Egokitutako kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 100 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
- Komunontziek eusteko barra eraisgarriak dituzte alde batean.
- Konketak gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko egokituta daude, eta iturriek sentsorea dute.
Logela egokitua
- Hotelak logela egokitu bat du beheko solairuan.
- Logelako atea eskuzkoa da eta barrurantz irekitzen da.
- Eskuz irekitzen den ate bat dago, eta 100 cm-ko igarobide librea.
- Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Logelako bainugela handia da, eta 87 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremua duen ate lerragarria du. Dutxa-platera zoruaren mailan dago eta dutxarako aulki eramangarri bat dauka. Konketak hurbiltzeko moduko tokia dauka eta txorrota irisgarria da. Komunak eusteko barra eraisgarria du.
Kafetegia
- Hotelak kafetegi-jatetxe bat dauka sotoko solairuan.
- Hotelaren kanpoaldetik zein barrutik sar daiteke bertara.
Erne! Kanpotik sartzeko atea desnibel handiko maldan dagoen kale batean dago.
- Zenbait gune ditu: sofak, mahai altuak aulkitxoekin eta mahai baxuak.
- Erdian hanka duten mahai baxu biribilak eta karratuak daude.
- Beheko ertzaren eta zoruaren artean altuera desberdinak dituzten mahaiak ere badaude: 66 cm, 73 cm eta 87 cm.
Erne! Mahai batzuk altuak dira eta aulkitxoak dituzte, eta barra lurretik 122 cm-ra dago.
- Menuak alergenoen inguruko informazioa ematen du.
- Menu bereziak daude: begano, begetariano eta zeliakoentzako menuak.
- Menua QR kode baten bidez atzi daiteke.
- Kafetegian komun egokituak daude.
- Bi komun daude, bat sexu bakoitzeko.
- Komunetako ateak lerragarriak eta automatikoak dira, eta 91 cm-ko zabalerako igarobide libreko eremu bat dute.
- Komunontziek eusteko barra eraisgarriak dituzte alde batean.
- Konketek gurpil-aulkien erabiltzaileak hurbiltzeko moduko tokia dute, eta txorrotek sentsorea dute.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Irisgarritasun fisikoa
- Mugikortasun urriko pertsonentzako bi aparkaleku.
- Komun egokitu partekatuak.
- Logela egokitu bat.
- Oztoporik gabeko sarbidea eta barneko zirkulazioa.
- Igogailuak gurpil-aulkiekin erabiltzeko modukoak dira.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuen botoietako informazioa braillez eta goi-erliebean idatzita dago, eta entzutezko abisuen bidez adierazten da solairu-zenbakia.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.