Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Donostiako hirigunetik 10 minutura, euskal kostaldeko ingurune natural baten lasaitasunean dago Akelarre hotela. Luxuzko 5 izarreko establezimendu honek 2017an zabaldu zituen ateak eta hiru Michelin izarreko jatetxea duen munduko hotel bakarretakoa da.

Logela guztiek Kantauri itsasoaren ikuspegi pribilegiatua eta inguruko ingurunearekin harmonian bizi den dekorazioa dute. Erlaxatzeko eta deskonektatzeko bereziki pentsatutako establezimendua da; Spa & Wellness eremua ere badu ongizatea maite dutenentzat.

Datu orokorrak

Kategoria: 5 izar

Padre Orkolaga pasealekua, 56 (Igeldo)20008 Donostia

Web

+34 943 311 208

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

icon instagram icon facebook 

Logo Hotel Akelarre

Ikusi informazio osoa hotela

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbus hiribus-sarearen 16 linea geratzen da establezimendutik gertu.
  • Autobus-geralekua "Meteorologikoa PO.44" da, eta hoteletik 350 m-ra (5 min) dago.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Erne! Autobus-geralekuaren eta hotelaren arteko oinezkoentzako ibilbidea errepidean dago eta malda du; horregatik, establezimenduak ez du gomendatzen ibilbide hori gauez erabiltzea.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Hotelak aparkaleku pribatua du.
  • 2 eremu ditu, bata kanpoan eta bestea lur azpian.
  • Lur azpiko aparkalekuan mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago. Tamaina: 4,25 m x 5,70 m.
  • Aparkalekutik hotelerako ibilbidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Establezimenduak sarrera nagusi bat dauka.
  • Lur azpiko aparkalekutik, hoteleko sarrera zero kotan dago. Eskuz irekitzen diren bi ate daude: batek 75 cm-ko igarobide librea du eta besteak, 85 cm-koa. Bi ateak bikoitzak dira, eta behar izanez gero, biak ireki daitezke.
  • Kanpoko aparkalekutik eraikinera sartzeko arrapala bat eta eskailerak daude.
  • Arrapala irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat. Zabalera: 1,80 m. Luzera: 6 m. Desnibela: % 5.
  • 2 ate lerragarri automatiko daude, eta 2 m-ko igarobide librea.

Erne! Ateak beirazkoak dira eta bigarrenak ez du seinaleztapen-marrarik.

Informazio-gunea

  • Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.

Erne! Arreta-mahaia ez dago gurpil-aulkia doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta.

Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.www.akelarre.net

Barruko zirkulazioa

  • Hotela prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argiztapen egokia dute.
  • Eserlekuak daude harrera-gunean, harrera-guneko terrazan eta kafetegian.

Erne! Harrera-gunetik gertu dagoen terrazara ateratzeko 13 cm-ko eskailera-maila bat dago.

  • Eskailerak eta igogailua ditu.
  • Eskailera kiribila da eta eskubandak ditu alde banatan.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailua erabil dezakete. Tamaina: 110 cm x 140 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
  • Igogailuko botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten abisu bisualak eta soinuzko abisuak ditu.
  • Kafetegiaren eta gosarirako mahaien artean arrapala bat dago: 1,30 m luze eta 0,90 m zabal da, eta % 6ko desnibela du.

Komun egokituak

  • Hotelak komun egokitu partekatuak ditu.
  • Komun unisex bat dago solairu nagusian, harrera-gunearen eta jatetxearen artean.
  • Ateek 86 cm-ko igarobide librea dute. Komunetara sartzeko atea eskuz irekitzen da, eta kabinara sartzeko atea lerragarria da.
  • Komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
  • Gurpil-aulkian doazen konketara hurbil daitezke.
  • Ispilua lurreraino heltzen da.

Erne! Komunak ez daude seinaleztatuta.

  • Oteiza gunean 2 komun daude, bat emakumeentzat eta beste bat gizonentzat.
  • Komunetako ateek 75 cm-ko igarobide librea dute eta kabinetako ateek, berriz, 72 cm-koa. Ate guztiak eskuz irekitzen dira.
  • Komunontzietan bi barra daude, bata finkoa eta bestea eraisgarria.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonak konketetara hurbil daitezke.

Logela egokitua

  • Logela egokitu bat dago.
  • -2 solairuan dago.
  • Ateak 90 cm-ko igarobide librea du.
  • Logelaren barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Zero kotan dagoen terraza bat dago.
  • Komuna zabala da: dutxa zero kotan dago, konketak aginte bakarreko iturria eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko espazio librea ditu, komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan eta dutxako eserleku bat dago.

Spa

  • Spara eskaileretatik zein igogailuan hel daiteke.
  • Pasabideak zabalak dira eta ez dute desnibelik.
  • Igerilekuaren eta saunen eremura sartzeko arrapala bat dago: eskubanda du ezkerrean eta ateak 80 cm-ko igarobide librea du.
  • Saunaren ateak 86 cm-ko igarobide librea du eta bainu turkiarraren ateak, berriz, 90 cm-koa.

Erne! Igerilekua ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat prestatuta.

Oteiza gunea (kafetegia, mokaduak, bazkariak/afariak)

  • Sarrera zero kotan dago.
  • Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 65 cm daude.
  • Desnibelik gabeko terraza zabala dago.
  • Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
  • Menuak alergenoei buruzko informazioa du.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

    • Komun egokitu partekatuak.
    • Logela egokitu bat.
    • Mugikortasun urriko pertsonentzako leku bat dago establezimenduko aparkalekuan.
    • Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
    • Igogailu irisgarriak gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Erne! Igerilekua ez dago gurpil-aulkian doazen pertsonentzat prestatuta.

  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Logeletako oparitxoak braillez seinaleztatuta daude.
  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuaren botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek

Entzumen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako alarma bisuala.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
  • Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.