Donostia San Sebastián Turismoa Webgune Ofiziala. Hiriaren turismo-irisgarritasunari buruzko informazioa.

Laburpena

Uba Hostel aterpetxea ingurune pribilegiatuan dago, Ametzagaina parkean, eta esperientzia paregabea eskaintzen die mota guztietako bezeroei: gazteei, bikoteei, familiei.

Zerbitzu eta instalazioen artean hauek daude: aparkalekua, ikuztegia, sukaldea, aisialdirako gune komunak, kirol-materiala eta esperientziak alokatzeko zerbitzua eta abar. Gainera, aterpetxe alternatiboa, berdea, jasangarria eta eko-eraginkorra izateak egiten du berezi.

Datu orokorrak

Kategoria: Aterpetxea

Uba bidea 43, 20014 Donostia

Web

+34 943 44 28 28

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Logo Uba Hostel

Ikusi informazio osoa aterpetxea

Irisgarritasunari buruzko informazioa

Garraioa

  • Garraio publiko egokituan irits daiteke.
  • Dbushiribus-sarearen 33 linea hoteletik 500 m-ra geratzen da establezimendutik gertu.
  • Aterpetxetik gertuen dagoen autobus-geralekua "Otxoki parkea" da.
  • Autobus-geralekutik aterpetxerako ibilbidean ez dago oztoporik.
  • Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
  • Edo Dbus app-ean

Erne! Ibilbide irisgarria "Begiratokiko bidea" da eta kilometro bateko luzera du, gutxi gorabehera. Ibilbide laburrago bat ere badago, baina desnibel handia du eta ez da irisgarria gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak

  • Aterpetxeak aparkaleku propioa du.
  • Aparkalekuak mugikortasun urriko pertsonentzako bi leku dauzka.
  • Tamaina: 6 m x 6 m eta 3,20 m x 5 m.
  • Aparkalekutik aterpetxerako oinezkoentzako bidean ez dago oztoporik.

Sarrera

  • Establezimenduak sarrera nagusi bat dauka.
  • Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 170 cm-ko igarobide librea dago.
  • Harrera-gunera sartzeko atea lerragarria eta automatikoa da, eta 116 cm-ko igarobide librea dago.

 

Informazio-gunea

  • Arreta-mahaiak 2 altuera ditu.
  • Beheko eremua lurretik 75 cm-ra dago eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko espazio gutxi dago.
  • Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.

Barruko zirkulazioa

  • Aterpetxea prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
  • Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
  • Pasabideak eta atondoa zabalak dira eta argi egokia dute.
  • Eserlekuak daude harrera-gunean eta gune komunean.
  • Eskailerak eta 2 igogailu ditu.
  • Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 107 cm x 138 cm, eta 90 cm-ko igarobide librea atean.
  • Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak eta kontrastedunak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duten soinuzko abisuak eta abisu bisualak dituzte.

 

Komun egokituak

  • Aterpetxeak 2 komun egokitu partekatu ditu.
  • Harrera-gunean eta hirugarren solairuan, gune komuna dagoen lekuan.
  • Harrera-guneko komuna:
    • 2 komun daude, bat emakumeentzat eta beste bat gizonentzat.
    • Ateak eskuz irekitzen dira, eta 87 cm-ko igarobide librea dute
    • Komunontziek euskarri-barrak dituzte bi aldeetan: bata eraisgarria eta bestea finkoa.
    • Konketak gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude, eta aginte bakarreko iturria dute
    • Ispiluak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Hirugarren solairuko gune komuneko komuna:
    • 2 komun daude, bat emakumeentzat eta beste bat gizonentzat.
    • Komunera sartzeko atea lerragarria da, eta 79 cm-ko igarobide librea dago.
    • Komunetako kabinetako ateak lerragarriak dira, eta 78 cm-ko igarobide librea dago.
    • Komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute.
    • Konketak gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude, eta aginte bakarreko iturria dute
    • Ispiluak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Logela egokitua

  • Hotelak 2 logela egokitu ditu.
  • Lehen eta bigarren solairuetan daude.
  • Ateak eskuz irekitzen dira, eta 90 cm-ko igarobide librea dago.
  • Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
  • Logelek balkoia dute.

Erne! Balkoira ateratzeko irtengune bat dago.

  • Komuneko atea eskuz irekitzen da, eta 86 cm-ko igarobide librea dago; dutxara sartzeko irtengune txiki bat dago eta eserleku mugikorra du; komunontziak euskarri-barrak ditu bi aldeetan, bata eraisgarria eta bestea finkoa; eta konketak aginte bakarreko iturria dauka, eta gurpil-aulkia duten pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.

Gune komunak

Aterpetxeak hainbat eremu dituen erabilera anitzeko gune bat dauka hirugarren solairuan:

  • Jantokia:
    • Prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
    • Mahaiek hanka bat dute erdian.
    • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 69 cm eta 72 cm daude.
  • Egongela, langunea eta telebista-gela.
  • Sukaldea. Sukalde bat dago, bezeroek euren janaria prestatu ahal izateko.
    • Atea lerragarria da, eta 80 cm-ko igarobide librea dago.
    • Sukaldea estua da eta gurpil-aulkian doazen pertsonek ezin dute birarik egin.
    • Sukaldeko tresnen eta etxetresna elektrikoen espazioa irekia da, sukaldea baino zabalagoa, ez du aterik eta jantokiaren luzapena da.
  • Terraza
  • Ikustegia
    • Terrazatik garbigailuak dituen gelara sar daiteke.
    • Ateak 80 cm-ko igarobide librea du.
    • Gela estuegia da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Kafetegia

  • Aterpetxeak ez dauka bere kafetegirik.
  • Beheko solairuan kafetegi independente bat dago.
  • Sarrera zero kotan dago.
  • Atea lerragarria eta automatikoa da, eta 116 cm-ko igarobide librea dago.
  • Kafetegian ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
  • Mahaiek hanka bat dute erdian
  • Mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 72 cm daude.
  • Zeliakoentzako menua dago.
  • Taberna-kafetegian komun egokituak daude.
  • Ateak lerreagarriak dira eta 79 cm-ko igarobide librea dute; komunontziek euskarri-barra eraisgarria dute; konketek aginte bakarreko iturria dute, eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta daude; eta ispilua okertuta dago.

Laguntza-txakurrak

Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.

Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net

Irisgarritasun fisikoa

  • Komun egokitu partekatuak.
  • 2 logela egokitu
  • Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude aterpetxeko aparkalekuan.
  • Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.

Ikusmen-irisgarritasuna

  • Larrialdietarako soinuzko alarma.
  • Igogailuen botoiak braillez seinaleztatuta daude eta kontrastedunak eta erliebe handikoak dira. Solairua adierazten duen soinuzko abisuak ere badaude.

Entzumen-irisgarritasuna

  • Ez dago larrialdietarako alarma bisualik.
  • Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.