Laburpena
Olarain ostatu turistikoa Donostiako eremu lasai batean dago, Ondarretako hondartzatik 300 metrora, eta elementu modernoekin eta mundu osotik ekarritako zaharkinekin osatutako estilo bereziz apainduta dago.
Egokitutako 6 logela ditu, ezaugarri desberdinekin, eta bestelako zerbitzuak ere baditu: wifia doan, harrera 24 orduz, buffet libreko gosaria, jatetxea, ikuztegia edo gimnasioa.
Orriaren edukiak
Datu orokorrak
Kategoria: Ostatu turistikoa
Ondarreta pasealekua 24, 20018 Donostia
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikusi informazio osoa ostatua
Irisgarritasunari buruzko informazioa
Garraioa
- Garraio publiko egokituan irits daiteke.
- Dbus hiribus-sarearen 5, 24, 25, 27, 33, 35, 40 eta 45 lineak 350 m-ra geratzen dira establezimendutik gertu.
- Ostatutik gertuen dauden autobus-geralekuak Tolosa hiribidean daude: "Magisteritza Tol 14" eta "Magisteritza"
- Lineei eta ordutegiei buruzko informazioa: www.dbus.eus
- Edo Dbus app-ean
Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekuak
Aparkatzeko 2 eremu daude:
- Kalean, ostatuaren parean, atetik metro gutxira. Mugikortasun urriko pertsonentzako 2 leku daude. Gertuen dagoenak 3,50 m x 3 m neurtzen ditu eta urrunen dagoenak, berriz, 3 m x 4,20 m.
- Ekintza eskolaren pareko aparkalekua. Aparkalekutik ostatura sartzeko arrapala bat eta igogailu bat daude. Kokalekua Google Maps-en
Erne! Aparkalekura sartzeko barra irekitzeko hoteleko giltza behar da.
- Aparkalekutik eta mugikortasun urriko pertsonentzako kaleko lekuetatik hotelerako bidean ez dago oztoporik.
Sarrera
- Ostatuak sarrera nagusi bat dauka.
- Sartzeko arrapala bat edo eskailerak daude.
- Eskailerak 2 altueratako eskubanda du.
- Arrapala bat dago eskaileraren alde bakoitzean.
- Beirazko 2 ate lerragarri automatiko daude, eta 200 cm-ko igarobide librea
Informazio-gunea
- Arreta-mahaiak bi altuera ditu.
- Beheko eremuak 75 cm-ko altuera du eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko prestatuta dago
- Bezeroek, check-ina edo erregistroa egiterakoan, QR kode bat jasotzen dute interesgarria izan daitekeen informazio guztiarekin.
- Webgunean, hotelari eta zerbitzuei buruzko informazioa egoteaz gain, erreserbak ere egin daitezke.
Barruko zirkulazioa
- Ostatua prestatuta dago gurpil-aulkian doazenek barrutik zirkulatzeko.
- Zoladura gogorra eta ez-labaingarria.
- Pasabideak eta atondoak zabalak dira, eta argiztapen egokia dute.
- Eserlekuak daude harrera-gunean eta tabernako eremuko pasabideetan.
- DEskailerak eta igogailua ditu.
- 6 igogailu daude, bloke bakoitzeko 2.
- Gurpil-aulkian doazen pertsonek igogailuak erabil ditzakete. Tamaina: 107 cm x 140 cm, eta 80 cm-ko igarobide librea atean.
- Igogailuetako botoiak braillez seinaleztatuta daude eta erliebe handikoak dira, barnekoak zein kanpokoak. Gainera, solairua adierazten duen soinuzko abisua dute.
Komun egokituak
- Ostatuak komun egokitu partekatuak ditu.
- Komun partekatuak tabernan daude, jatetxearen ondoan.
- Ateak lerragarriak dira, eta 77 cm-ko igarobide librea dago.
- Komunontziak 2 euskarri-barra eraisgarri ditu.
- Konketak aginte bakarreko iturria du eta gurpil-aulkian doazen pertsonak hurbiltzeko egokituta dago.
- Ispilua okertuta dago.
Logela egokitua
- Mugikortasun urrituko pertsonentzat egokitutako 6 logela daude.
- 4 logela bigarren solairuan daude, eta beste 2ak lehenengoan.
- Ateek 80 cm baino gehiagoko igarobide librea dute.
- Ate lerrakorrak eta eskuz irekitzen diren ateak daude.
- Logelen barrualdea irisgarria da gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- 6 logeletako komunak zabalak dira: ate lerragarria dute, dutxak zero kotan daude eta euskarri-barrak dituzte, konketek aginte bakarreko iturria dute eta hurbiltzeko espazio librea dago, komunontziek euskarri-barra eraisgarriak dituzte bi aldeetan eta dutxarako eserleku mugikorrak daude.
Kafetegia
- Ostatuak taberna eta jatetxea ditu.
- Tabernako eta jatetxeko sarrera bera da: zero kotan dago; atea beirazkoa, lerragarria eta automatikoa da, eta 183 cm-ko igarobide librea du..
- Ez dago zirkulazioa eragozten duen oztoporik.
- Jatetxean, mahaien azpiko ertzaren eta lurraren artean 72 cm daude eta buffeteko mahaian, berriz, 85 cm
- Tabernan hainbat estiloko mahai eta aulkiak daude.
- Menua QR kode baten bidez eskura daiteke.
- Menuak alergenoei buruzko informazioa du.
Erne! Jatetxean buffet librea dago.
Laguntza-txakurrak
Laguntza-txakurrak gogo onez eta inolako kosturik gabe onartzen dira (gida-txakurrak; alerta medikokoak; gorren, autisten eta mugikortasun urriko pertsonen laguntza-txakurrak eta abar), ahalmen urriko pertsonentzako laguntza-txakurrei buruzko ekainaren 29ko 10/2007 LEGEAREN arabera.
Hemen kontsulta daiteke: www--irekia--euskadi--eus.insuit.net
Irisgarritasun fisikoa
- Komun egokitu partekatuak.
- 6 logela egokitu
- Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuak daude establezimenduko aparkalekuan.
- Oztoporik gabeko sarrera eta zirkulazioa barnealdean.
- Igogailuak irisgarriak dira gurpil-aulkian doazen pertsonentzat.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako soinuzko alarma.
- Igogailuko botoiak erliebe handian eta braillean daude.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.
Entzumen-irisgarritasuna
- Larrialdietarako alarma bisuala.
- Ez dago indukzio magnetikoko begiztarik, ezta zeinu-hizkuntza dakien langilerik ere.
- Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko prestakuntza jaso dute langileek.